PEPEMOBILE S.L. Madridgo Merkataritza Erregistroa 24.019. liburuan, 0. folioan, 8. atalean, M-431409 orriaren eta 10. inskripzioaren, CIF: B-85033470

  1. PEPEPHONEREN TELEFONO MUGIKORREKO ZERBITZUAREN BALDINTZA OROKORRAK

    Igo

    1. XEDEA

    1.1. Kontratu honen bidez, PEPEMOBILE SLk (“PEPEPHONE”. IFKa: B-85033470. Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid) jendearen eskura dagoen telefono mugikorreko zerbitzua eta, hala badagokio, bezeroak eskatzen dituen komunikazio elektronikoko eta balio erantsiko zerbitzuak (“zerbitzua”) emango dizkio bezeroari.

    12. Kontratuak hogeita lau (24) hilabeteko iraupena izango du hasieran, eta automatikoki luzatuko da, epe berdinetan, hasierako indarraldia igaro ondoren, Telekomunikazioei buruzko ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorraren 67.7 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Nolanahi ere, bezeroak eskubidea izango du epe horretan edozein unetan kontratua deuseztatzeko, Baldintza Orokor hauetako 14. klausulan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

    2. ZERBITZUA EMATEN HASTEA

    2.1. PEPEPHONEk konpromisoa hartzen du kontratua sinatu eta gehienez 15 eguneko epean zerbitzua ematen hasteko.

    2.2. Zerbitzua emateko, PEPEPHONEk, kontratatutako tarifari buruzko informazio osoarekin batera, SIM txartel bat (SIM txartela) emango dio bezeroari. Bezeroak telefono-terminal bateragarri batean sartu beharko du txartel hori.

    2.3. Bezeroak zerbitzua erabiltzeko soilik erabili ahal izango du SIM txartela, eta zerbitzua aktibo dagoen aldian soilik, kontratu honetan aurreikusitakoari jarraituz. Halaber, bezeroak PEPEPHONEri itzuliko dio SIM txartela, baldin eta PEPEPHONEk jakinarazten badio beharrezkoa edo komenigarria dela txartel hori aldatzea arrazoi teknikoengatik edo zerbitzuaren prestazioa hobetzeko.

    2.4. Zerbitzua une honetan geratuko da aktibatuta: operadore-aldaketa gertatzen den unean, eramangarritasuna bada, edo erabiltzaileak SIM berria sartu eta konfiguratzen duen unean, zenbaki berria bada.

    3. ZERBITZUAREN ERABILERA

    3.1. Bezeroak konpromisoa hartzen du baldintza orokor hauek eta indarrean dagoen araudia betetzeko zerbitzua erabiltzean. Nolanahi ere, PEPEPHONEk azken bezero gisa erabiltzeko baino ez ditu jartzen zerbitzuak bezeroaren eskura; horrenbestez, bezeroak konpromisoa hartzen du zerbitzuen ustiapen komertzialik ez egiteko, ez zuzenean, ez zeharka.

    3.2. Bezeroak konpromisoa hartzen du zerbitzua zentzuz erabiltzeko. Ahots-zerbitzua telefono-elkarrizketetarako bakarrik erabiltzeko da, eta ez “haurtxoak zaintzeko gailu”, “walkie-talkie” edo antzeko beste erabilera batzuetarako. SIM txartela gailu mugikorretan bakarrik erabil daiteke. Debeku da telefonoguneetan, sim-boxetan, mintzalekuetan edo telefono-trafikoa kontzentratzeko bestelako elementuetan dei masiboak egiteko edo trafikoa birbideratzeko zerbitzuetarako edo trafiko-hustubide direnetarako erabiltzea. Kasu horietan, Pepephonek kontratua suntsiarazi ahal izango du, edo zerbitzuak denbora batez blokeatu zerbitzuaren erabilera irregularraren egoera argitu arte, edo tarifa aldatu, bezeroari aldez aurretik jakinarazita. Azken kasu horretan, bezeroak kontratua suntsiarazi ahal izango du zerbitzu zehatzari dagokionez, kontratuan adostutako baldintzetan.

    4. PREZIOA

    Kontratatutako modalitate bakoitzerako unean-unean indarrean dauden kuotak eta tarifak aplikatuko zaizkio bezeroak egindako ahots- eta datu-trafikoari. Bezeroari behar bezala jakinarazi zaio zer kuota eta tarifa aplikatuko zaizkion eta zer arau aplikatzen zaizkien horiei. Kontratatutako tarifa azaltzen duen dokumentu bat eta kontratuaren aurreko nahitaezko informazioa eman zaizkio. Tarifa guztiak www.pepephone.com webgunean kontsultatu daitezke, bai eta telefono bidezko arretarako 1706 zenbakiaren bidez ere (doakoa, PEPEPHONEren zein beste edozein operadoreren saretik).

    5. FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA

    5.1. Hilero bidaliko dio Pepephonek Bezeroari Zerbitzua jasotzeagatik ordaindu beharrekoari dagokion faktura. Arrazoi teknikoengatik sortzapenaren ostean ezin bazaio bezeroari zerbitzua fakturatu, ondoren aurkeztu ahal izango du faktura hori Pepephonek. Arrazoi hori dela-eta hiru hilabeteko edo gehiagoko aldi baten ordainketa metatzen bada, bezeroak aukera izango du ordaintzeke dauden zenbatekoen ordainketa metatu diren hilabeteak adina zatitan banatzeko.

    Honako kasu hauetan, PEPEPHONEk fakturatu ahal izango ditu sortutako zenbatekoak berehala kobratzeko, bezeroari jakinarazi ondoren:  Zerbitzua bertan behera uzten edo eteten bada.  Bezeroak ez badu kontratu hau betetzen.  Edo iruzurra badago edo ez ordaintzeko arriskua badago.  Pepephonek ezarritako kreditu-muga gainditzen badu bezeroak.

    5.2. Bezeroak baimena ematen du PEPEPHONEk zerbitzuari dagozkion fakturak formatu elektronikoan (faktura elektronikoa) egin diezazkion, indarrean dagoen legeari jarraituz. Faktura horiek Nire Pepephone bezero-gunean (Fakturak atalean) egongo dira eskuragarri, hilez hil. Bezeroak edozein unetan baliogabetu ahal izango du baimen hori, eta eskubidea du fakturak paperean egiteko eskatzeko. Horretarako, formalki jakinarazi beharko du PEPEPHONEren helbide sozialera idazki bat bidaliz, eta ez du inolako zenbatekorik ordaindu beharko horregatik.

    5.3. Bezeroak eskubidea izango du egin dituen karguengatik fakturak aurkez diezazkion PEPEPHONEk, emandako zerbitzuengatik tarifatzen diren prezioen kontzeptuak behar bezala bereizita, bai eta, aldez aurretik eskatuta, tarifikazio gehigarriko zerbitzuetako faktura banakatuak aurkez diezazkion ere.  Internet mugikorreko zerbitzurako, fakturazio-baldintza orokorrak aplikatuko dira, honako ñabardura hauekin:  Edozein tarifa lauren zerbitzua hilero fakturatuko da beti, eta kuota finkoa eta trafiko gehigarriagatiko kuota (hala badagokio) sartuko dira hileko fakturan, kontratatutako tarifa finkoaren eta unean-unean indarrean dauden prezioen arabera.  Hilabete batean kontsumitutako trafikoa kalkulatzeko, hilean erabiltzailearen eta sarearen artean trukatutako (igoera + jaitsiera) trafiko nazional guztia batuko da (bytetan). Hileko trafiko metatu hori MB-etan adierazitako hurrengo zenbaki osora biribilduko da (ez du inolako ondoriorik izango egindako saio-kopuruak).

    Fakturazioaren ondorioetarako: Hileko trafiko metatuak tarifa lau bakoitzerako ezarritako trafiko-frankizia gainditzen badu, trafiko gehigarriko kuota gisa fakturatuko da aldea, hileko kuota finkoaz gain. Hileko trafiko metatuak ez badu gainditzen tarifa lau bakoitzerako ezarritako trafiko-frankizia, hileko kuota finkoa fakturatuko da. Roamingeko trafikoaren tratamendua bereizita egingo da beti. Aurreko guztia, betiere, kontratatutako tarifa finkoarekin eta une bakoitzean indarrean dauden prezioekin bat etorrita.

    5.4. Kontratu-modalitateko hileko fakturazioak hainbanatzea onartzen du, alta- edo baja-dataren eta zerbitzua erabilgarri egon den egunen arabera, baldin eta tarifa lau horretan erabilgarri dagoen gehieneko edukiera edo trafikoa kontsumitzen ez bada. Horrela, zerbitzuaren alta (edo baja) hilaren lehen (edo azken) eguna ez den beste egun batean ematen denean, PEPEPHONEk hilabete horri dagokion kuotaren zati proportzionala fakturatuko du. Hainbanaketa kalkulatzeko, bi hauen arteko handiena hartuko da fakturatu beharreko zati proportzionaltzat:  Hileko egun aktiboen ehunekoa, hileko egun guztiekiko.  Kontsumitutako datuen trafikoaren ehunekoa, hileko frankiziarekiko. Hileko frankiziari dagokion trafikoa kontsumitu bada aldi horretan, osorik fakturatuko da aldia, gehiegizko trafikoa egonez gero fakturatu beharreko kopuruekin batera.

    5.5. Bezeroaren betebeharra da fakturak ordaintzea mugaegunera iristean. Bezeroak faktura ordaintzen ez badu, eta kasu zehatza aztertu ondoren, Pepephonek Bezeroari zordundu ahal izango dizkio ez ordaintzeak eragindako gastuak, baita ez-ordaintze horren ondorioak ere, ordainagiria itzultzeko gastuak eta berriz konektatzeko kostuak barne. Aplika daitezkeen karguak, halakorik izanez gero, www.pepephone.com webgunean daude.

    Hori guztia egin daitezkeen beste ekintza batzuei kalterik egin gabe, hala nola Bezeroaren datuak kaudimen- eta kreditu-fitxategietan sartzea.

    Bezeroak konpromisoa hartzen du kontratu honetan espresuki itundutakoa betetzeko eta ematen zaion zerbitzua legez erabiltzeko, fede onaren printzipioei jarraituz. Zerbitzua erabiltzeagatik, ezin izango du lortu kontratu honetatik eratorritakoa ez den irabazi ekonomikorik, eta ezin izango du bezero izaera erabili PEPEPHONEk emandako zerbitzua birsaltzea edo zerbitzua beste helburu batzuetarako edozein modutan ustiatzea xede duen enpresa-, lanbide- edo ekonomia-jardueraren bat gauzatzeko. PEPEPHONEk ematen duen zerbitzua pertsonen arteko komunikaziora bideratzen den eta hileko gutxieneko kontsumoa eskatzen ez duen zerbitzu bat denez, eta horretan bezeroak egindako komunikazioengatik baino ordaintzen ez duenez, ez-zilegitzat hartuko dira erabilera hauek: aldizkako deiak egitea, jarduerarik ezagatik linea desaktibatzea saihesteko asmo bakarrarekin; linea bat kontratatzea, beste operadore bati eramangarritasuna eskatzeko helburu bakarrarekin; eta, oro har, zerbitzua pertsonen arteko komunikazioez bestelako helburuetarako erabiltzea, bereziki, beste zerbitzu batzuen barruan erabiltzea, hala nola igogailuen lineetan, alarma-zerbitzuen lineetan, lokalizazio-sistemetan eta abarretan (adibideak dira, baina ez da horietara mugatzen).

    Sortutako ordainketak egiteko, banku-helbideratzeko sistema erabiliko da lehenetsita; horrek ez du eragotziko, ordea, bezeroak beste ordainbide bat aukeratzeko duen eskubidea, merkataritza-trafikoan erabili ohi direnen artean.

    5.6. Bezeroak eskubidea izango du fakturazio zehaztua lortzeko, komunikazio elektronikoetako zerbitzuen erabiltzaileen eskubideen kartaren 22.2 artikuluan ezarritako xehetasun-mailarekin (maiatzaren 22ko 899/2009 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen karta).

    5.7. Doakoak izango dira larrialdi-deien arreta-zerbitzuak emateari esleitutako zenbaki laburretara egindako deiak. Indarrean dagoen legeria betez, PEPEPHONEk zerbitzu horiek ematen dituzten agintarien eskura jarriko du larrialdi-zerbitzuak emateari esleitutako zenbakietara zuzendutako dei bakoitzaren jatorriaren kokapenari buruzko informazioa.

    6. DESKONEXIORAKO ESKUBIDEA

    6.1. Bezeroak nazioarteko deien zerbitzuetatik eta sarbide libreko tarifikazio gehigarriko zerbitzuetatik deskonektatzeko eskatu ahal izango dio PEPEPHONEri, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bitartez.

    6.2. Bezeroak eskaera egin eta hurrengo 10 egunetan egingo da deskonexioa, eta bezeroari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik hamar egun horien ondoren gertatzen ez bada deskonexioa, PEPEPHONEren kargura izango dira deskonexioa eskatu zen zerbitzuaren ondoriozko kostuak.

    7. ZERBITZUAREN ALDI BATERAKO ETENA

    7.1. Bezeroak faktura bidaltzen zaionetik hamabost (15) egun baino gehiago atzeratuz gero ordaintzen, osorik edo partez, zerbitzua aldi baterako eten ahal izango da, hamabost (15) egun lehenago jakinarazita. Etetea ez da egun baliogabeetan egingo. Ordaintzeko dauden zerbitzuei eragingo die etenak.

    Zerbitzua eteteak ez du salbuesten bezeroa trafikotik independente diren eta kontratatutako zerbitzuaren ondorioz sortzen diren zenbatekoak ordaintzen jarraitzeko betebeharretik.

    Ez ordaintzeagatik telefono-zerbitzua aldi baterako eteten bada, larrialdietako irteerako deietarako eta sartzen diren deietarako mantendu beharko da, hartzaileak ordaintzeko deietarako izan ezik. PEPEPHONEk zor den zenbatekoa osorik ordaindu dela jakin eta hurrengo lanegunean berrezarriko du etendako zerbitzua. PEPEPHONEk eskubidea du bezeroari ordainketa benetan egin dela baliozkotzeko beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa eskatzeko. Bezeroak erreklamazioa aurkeztu badu Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako Estatu Idazkaritzan, PEPEPHONEk ez du zerbitzua etengo erreklamazioa bideratzen ari den bitartean, betiere bezeroak modu frogagarrian kontsignatzen badu zor duen zenbatekoa, eta dagokion frogagiria ematen badio PEPEPHONEri.

    Hiru (3) hilabete baino gehiago atzeratuz gero jendearentzat eskuragarri dagoen telefono-zerbitzua ordaintzen, edo zerbitzua berandu ordaintzeagatik kontratua bi aldiz etenez gero, PEPEPHONEk eskubidea izango du zerbitzua behin betiko eteteko eta kontratua suntsiarazteko.

    7.2. Halaber, PEPEPHONEk irteera-deiak ere murriztu ahal izango ditu, eta/edo zerbitzua eten ahal izango du, baldin eta kontratu honetan ezarritakoaren aurkako erabilera egiten bada edo PEPEPHONEk 13. klausularen arabera eskatutako bermea eratzen ez bada.

    8. ZERBITZUA ALDI BATERAKO ETETEA

    8.1. PEPEPHONEk indarrean dauden arauek kalitatearen arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteko ditu zerbitzua ematean. Zerbitzua mantentzea bermatzeko, PEPEPHONEk 1706 telefono-zenbakia eta pepephone@pepephone.com helbide elektronikoa ditu bezeroaren eskura, gorabeherei erantzuteko.

    8.2. Zerbitzua aldi baterako eteten bada, bezeroak hurrengo fakturan kalte-ordain automatiko bat jasotzeko eskubidea izango du. Zenbatekoa bi zenbateko hauetatik handiena izango da, betiere horietako bat 1 eurotik gorakoa bada:  Zerbitzua eten aurreko hiru hiletan etendako zerbitzuarengatik fakturatutako zenbatekoaren batezbestekoa, etenaldiak irauten duen denborarekin hainbanatuta (zerbitzua kontratatu eta hiru hilabete igaro aurretik gertatzen bada etenaldia, egindako kontsumo-epearekiko proportzioan kalkulatutako hilabeteko zenbatekoa hartuko da aintzat).  Etenaldia gertatzen denean indarrean den hileko abonuaren kuota bost aldiz, etenaldiak irauten duen denborarekin hainbanatuta.

    8.3. Etenaldia ezinbestean gertatzen bada, Pepephonek abonuaren kuota eta trafikoarekin zerikusirik ez duten beste kuotak automatikoki itzuliko dizkio Bezeroari, etenaldiak irauten duen denborarekin hainbanatuta.

    8.4. Etenen bat izanez gero, Pepephonek hileko kuotaren zenbatekoa itzuliko dio Bezeroari, etenaren iraunaldiaren arabera proportzionalki hainbanatuta. Etenaldia 6 ordutik gorakoa bada 08:00etatik 22:00etara bitartean, automatikoki ordainduko da kalte-ordaina.

    8.5. Horrez gain, PEPEPHONEk konpromisoa hartzen du, ezinbesteko kasuetan izan ezik, zerbitzua ematearen etenaldiak 7 ordukoa baino gehiago ez izatea fakturazio-ziklo bakoitzean. Etenaldia 7 ordutik gorakoa bada, bikoiztu egingo da 8.2 klausulan aurreikusitako kalte-ordaina. Horretarako, zerbitzua berrezarri eta hurrengo hamar egunen barruan, bezeroak kalte-ordaina eskatu beharko dio PEPEPHONEko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari. Kalte-ordaina bidezkoa bada, PEPEPHONEk hurrengo fakturan deskontua eginez ordainduko du.

    8.6. Ez da kalte-ordainik ordainduko baldin eta bezeroak kontratua larriki ez betetzeagatik eten bada zerbitzua, edo bezeroak indarrean dagoen araudiaren arabera adostasuna ebaluatua ez duten terminalak konektatzeagatik sarean kalteak eragitearen ondorioz eten bada.

    9. ZERBITZUAREN KALITATEA

    9.1. Internetera sartzeko zerbitzuen gehieneko abiadura kontratatutako tarifari lotutako mega-kopuruaren araberakoa izango da. Gehieneko abiadura jaitsi egingo da fakturazio-zikloan bezeroak bere tarifan zehaztutako mega-kopurura iristen denean. Hurrengo fakturazio-zikloa hasten denean, abiadura bere maximoan jarriko da berriz ere. Era berean, erabilitako telefono mugikorraren ahalmenaren eta erabilgarri dagoen estalduraren araberakoa izango da abiadura. Bezeroak, www.pepephone.com webgunean, eskuragarri izango du, une oro, gehieneko abiadurari buruzko informazio zehatza, eta kalkulatutako beheranzko eta goranzko abiadurak ere emango zaizkio.

    9.2. Zerbitzuaren kalitatean eragina izan dezake sare-konexioa agortzea edo saturatzea saiheste aldera PEPEPHONEk trafikoa neurtzeko eta kudeatzeko dituen prozedurak egikaritzeak.

    9.3. PEPEPHONEk bezeroek eragindako trafiko-bolumenak kontrolatzeko neurriak ezarri ahal izango ditu, bere sarea kudeatze eta dimentsionatze aldera, bai eta kontratatutako zerbitzuaren segurtasuna eta kalitatea zaintze aldera ere.

    9.4. Sarearen segurtasun- edo osotasun-gorabeherarik edo haren edo zaurgarritasunik edo haren kontrako mehatxurik gertatuz gero, gertatutakoaren araberako neurri egokiak hartuko ditu PEPEPHONEk, gorabehera horiek ahalik eta lasterren konpontzeko eta segurtasuna berrezartzeko.

    10. DATUEN BABESA

    PEPEPHONEren zerbitzuak emateak berekin dakar bezeroaren datu pertsonalak tratatzea. Datu horiek baldintza orokor hauen eta pribatutasun-politikan aurreikusitakoaren arabera tratatuko dira.

    10.1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

    PEPEMOBILE SL (“PEPEPHONE”. IFKa: B-85033470. Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid) sozietatea da tratamenduaren arduraduna. Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpo@masmovil.com helbidera.

    10.2. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?

    10.2.1 Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak kontratatzeko eta emateko erabiltzen ditugun datuak helburu hauetarako erabiliko ditugu:

    a) Kontratu-harremana kudeatzeko

    Helburu honetan sartzen dira kontratuaren kudeaketa, fakturazioa edo kargatzea eta gure sailetako edozeinekin duzun interakzioaren kudeaketa (bezeroarentzako arreta-zerbitzua, zerbitzu teknikoa edo erreklamazioak, kontratazioko aldaketak edo gorabeherak artatzeko kalitate-zerbitzua). Era berean, barne hartzen ditu Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean kontratu-harremanari buruz aurreikusitako informazio-betebeharrak. Bezeroari bere eremu pribatura sartzeko aukera emateko ere tratatuko ditugu haren datuak. Webgunearen edo aplikazioaren bidez sar daiteke eremu horretan, eta bezeroak handik kudea ditzake bere tarifak, baita fakturak ikusi eta kontsumoa kontsultatu ere. Helburu horretarako erabil ditzakegun datuak kontratu-harremanarekin berarekin lotutakoak dira, hau da, identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, tarifei buruzkoak, kontratatutako zerbitzuenak, zerbitzuen kontsumoak eta erabilera, zerbitzuaren kalitatea, fakturazio- eta ordainketa-datuak, ordaintzeko bitartekoak, kargatzeak eta igorritako fakturak barne. Kontratu-harremana gauzatzea da datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria, eta kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean gordeko dira datuok; ordutik aurrera, blokeatuta edukiko ditugu, eta agintaritza polizialek eta judizialek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta ardurak iraungi arte. Oro har, bost urtekoa izaten da epe hori, Kontratua amaitzen denetik, salbu eta ez badago erreklamazio administratibo edo judizialik; halakorik sortuko balitz, prozedura amaitu arte gordeko lirateke datuak.

    b) Telekomunikazio-zerbitzuak ematea.

    Helburu honen barruan sartzen dira telekomunikazio-zerbitzua emateko beharrezkoak diren eta zerbitzua emateari berez dagozkion hainbat jarduera, hala nola hauek:

     Komunikazioa komunikazio elektronikoen sare baten bitartez bideratzea, deia ezartzea eta desbideratzea (interkonexioa ere sartuta);  Internetera sartzeko zerbitzuaren hornidura, kontratatutako zerbitzuetako bat baldin bada.  Trafikoko eta interkonexioko datuak erregistratzea eta erabiltzea, fakturazioa egin ahal izateko edo, aurrez ordaintzeko txartelen kasuan, txarteleko saldotik deskontatu ahal izateko; bai eta ez-ordaintzeak gertatzen direnean judizioz kanpoko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala egin ahal izateko ere.  Gorabehera teknikoak atzeman, kudeatu eta konpontzea eta erreklamazioak ebaztea.

    Helburu horrekin tratatzen diren datuen kategorietan sartzen dira harremanetarako datuak, gailuak identifikatzeko datuak, IPa, eta trafikoari eta nabigazioari buruzko datuak, trafikoari lotutako kokapen-datuak barne. Datu horiek zerbitzua emateko, sareak eta interkonexioak kudeatzeko eta gorabeherak atzeman, kudeatu eta konpontzeko beharrezkoak diren neurrian tratatuko dira. Beste operadore batetik edo beste operadore batera aldatzea eskatuz gero, gainera, jakinarazten dizugu zure identifikazio-datuak tratatu ahal izango direla. Kasu horretan, beharrezkoa izango da operadore emaileak hartzaileari datu horiek ematea, eragiketa hori egiteko. Operadoreen artean trukatutako datuak gai horretan eskumena duten administrazio publikoek onetsitako eramangarritasun-zehaztapen teknikoetan une bakoitzean aurreikusitakoak izango dira.

    Datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria kontratu-harremana gauzatzean datza, eta eramangarritasunaren kasuan, kontratua sinatu aurreko neurriak hartzean. Kontratua indarrean dagoen bitartean, datuok gorde egingo dira, eta, ondoren, blokeatuta edukiko ditugu, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita, baldin eta erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira. Gainera, trafikoari eta lokalizazioari buruzko zenbait datu ere gorde egingo dira, komunikazio elektronikoei eta komunikazio-sare publikoei buruzko datuen kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera aurreikusitako epeetan.

    Kaudimena egiaztatzea

    Jakinarazten dizugu ezen, kontratatu aurretik, kreditu-informazioko sistema komunetan (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Experian edo Equifax) kontsultatuko dugula zure kaudimena, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aurreikusitakoaren arabera. Zure kontratazio-eskaeraren azterketako esparruan, beste elementu bat da hori, eta, horrekin batera, beste aldagai batzuk ere hartuko ditugu kontuan, hala nola sektorea, ea zorrik duzun gure taldeko beste enpresaren batekin edo iruzur-arriskua. Analisia negatiboa bada, gerta daiteke zure kontratazio-eskaera atzera botatzea, eta zuk, gero, zure kasua eskuz azter dadin eskatzeko eskubidea izango duzu. PEPEPHONE k kontratazio berriaren bideragarritasuna ebaluatzeko eta ez ordaintzeko arriskua murrizteko duen interes legitimoaren arabera egiten dugu datuen tratamendu hori. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    Analisiaren emaitza (gai/ez gai gisa gordea), hiru hilabetez gordeko da, analisia egin zen egunetik zenbatzen hasita.

    Zorraren ez-ordaintzearen datuak kaudimenari buruzko fitxategi komunetara jakinaraztea

    Zure betebehar ekonomikoei garaiz erantzun ezean eta horren ondoriozko zorra egiazkoa, mugaeguneratua eta galdagarria bada, indarrean den legeriaren babesean PEPEPHONEri dagokion interes legitimoa oinarri harturik, zure identifikazio-datuak eta ordaintzeko dagoen zorrari buruzko datuak kreditu-informazioko sistema komunen ardura duten erakundeei jakinaraziko zaizkie (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Equifax, gertaera judizialen fitxategia, etab.), indarrean diren kreditu-informazioko sistemei buruzko xedapenekin bat etorriz. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    c) Informazioa egiaztatzea

    Kontratazioaren esparruan ematen dituzun datuen zehaztasuna egiaztatu ahal izango du PEPEPHONEk, iruzurra eta identitate-ordezteak saihesteko. Horretarako, informazio hau tratatu ahal izango dugu: identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, gailuaren datuak, datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (ordainketa-datuak), saltokiari buruzko informazioa edo kontratazioari, trafikoari edo nabigazioari buruzkoa. Halaber, emandako informazioa egiaztatu ahal izango dugu kontsultak eginez, hala nola Zerga Administrazioko Estatu Agentziari edo banketxeei.

    Tratamendu horretarako, bere Bezeroa eta konpainia bera kontratazioko iruzurretik babestea da PEPEPHONEren legitimazio-oinarria. Alde horretatik, egin beharreko egiaztapenetarako ezinbestean behar diren datuak soilik tratatuko ditu PEPEPHONEk, eta iruzurra eragozteko beharrezkoa denean soilik.

    Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    d) Iruzurra prebenitzea

    Jakinarazten dizugu PEPEPHONE Hunter sistemara atxikia dagoela (https://asociacioncontraelfraude.com/hunter/). Xfera Móvilesek, sistema horrekin dituen konpromisoak betez, IRUZURRAREN AURKAKO ENPRESEN ESPAINIAKO ELKARTEAren titulartasunekoa den fitxategi batean sartuko ditu bere bezeroen datuak.

    Datuak konparatu egingo dira eskaeretan iruzurra prebenitzeko Hunter Sisteman agertzen diren telefonia-zerbitzuen eskaeren gaineko beste datu batzuekin, soilik zerbitzua onartzeko prozesuaren barruan iruzurra izan daitekeen informaziorik dagoen detektatzeko. Datu oker, irregular edo osatugabeak atzematen badira, zure eskabidea zehatzago aztertuko da; datu horiek halakotzat sartuko dira fitxategian, eta lehen aipatutako helburuetarako kontsultatu ahal izango dituzte Hunter Sistemari atxikitako entitateek eta honako sektore hauetakoek: finantzak, txartel-jaulkitzaileak, ordainketa-baliabideak, telekomunikazioak, rentinga, aseguratzaileak, zorren erosketa, higiezinak, energia- eta ur-hornikuntza, aldian behingo fakturazioa eta ordainketa geroratua.

    Hunter Sistemari atxikitako erakundeen zerrenda Iruzurraren aurkako Enpresen Espainiako Elkartearen webgunean egongo da eskuragarri: www.asociacioncontraelfraude.org .

    Zure datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, datuen tratamenduari aurka egiteko, datuen eramangarritasunerako eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzakezu Iruzurraren aurkako enpresen Espainiako Elkartearen aurrean, helbide honetara idatziz: 2054 posta-kutxa, 28002, MADRIL. Eskabide bat izenpetuta bidali beharko da helbide horretara, identifikazio-agiriaren fotokopia batekin batera. PEPEPHONEk sistema horri datuak helarazteko garaian, PEPEPHONEk eta bezeroak iruzurra eragozteko duten interes legitimoa hartzen da kontuan. Alde horretatik, iruzurra eragozteko beharrezkoak diren datuak baino ez ditu tratatuko PEPEPHONEk.

    Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    e) Tarifarik onenei buruzko informazioa

    Gure printzipioei jarraikiz, PEPEPHONEk ez ditu bere bezeroen datuak tratatuko dei komertzialak egiteko, eta ez die komunikazio elektronikorik bidaliko helburu komertzialekin. Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 67.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, behartuta gaude gure bezeroei gure tarifarik onenei buruzko informazioa ematera urtean behin gutxienez. Horretarako, gure ohiko komunikazio-bideak erabiliko ditugu, posta elektronikoa barne.

    Jakinarazpen hori Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako legezko betebeharraren arabera egingo da. Betebehar horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    Zure datuak helburu horrekin tratatuko ditugu PEPEPHONEren bezeroa zaren bitartean.

    f) Ahalmena duten eragileekiko lankidetza.

    Jakinarazten dizugu ezen, indarrean dagoen legeriaren arabera, zure telekomunikazio-zerbitzuari buruzko zenbait datu gordetzeko eta honako hauei jakinarazteko betebeharra dugula: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, beren funtzioak bete behar dituzten epaitegi eta auzitegiak, Ministerio Fiskala eta arlo horretan eskumena duten beste agintari batzuk. Helburu horrekin tratatuko diren datu-kategoriak identifikazio-, harreman- eta trafiko-datuak izango dira, PEPEPHONErekin duzun kontratu-harremanaren barruan edo gure zerbitzuak ematean bildutakoak edo sortutakoak. Horrez gain, gure zerbitzuaren bidez egindako komunikazioei buruzko informazioa ere tratatuko da, hala nola egindako eta jasotako deiei buruzko informazioa, IP helbideak edo kokapen-datuak. Tratamendu honen legitimazio-oinarria legezko betebeharrak betetzea da. Xede horrekin tratatutako datuak linea aktibo dagoen bitartean tratatuko dira, eta, ondoren, legez aurreikusitako epean; gaur egun, urtebetekoa da epe hori.

    g) Abonatuak kudeatzeko sistema

    CNMCren 1/2013 eta 5/2014 zirkularretan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu ezen, telekomunikazio-operadore garen aldetik, zure identifikazio- eta kontaktu-datuak, kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioa eta, batzuetan, kokapenari buruzkoa jakinarazi behar dizkiogula CNMCren Abonatuen Datuak Kudeatzeko Sistemari, legezko betebehar baten arabera. Adibidez, betebehar hori dela eta, informazioa ematen diegu larrialdi-zerbitzuei.

    Sistema honen bidez eta aipatutako zirkularren arabera arautzen dira abonatuen gidak eta kontsulta-zerbitzuak ere. Abonatuaren datuak abonatuen gidetan edo kontsulta-zerbitzuetan agertzeko eta datu horiek merkataritzarako edo publizitaterako erabiltzeko, interesdunaren adostasuna beharko da. Interesatuak abonatuen gidetan agertzea eska dezake, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez.

    10.2.2 Jakinarazten dizugu ezen PEPEPHONEk, bere zerbitzuak hobetzeko eta bezero-zorro fidelizatzeko interes legitimoan oinarrituta, Bezeroak gurekin kontratatuak dituen zerbitzuak nola erabiltzen dituen azter dezakeela Kontratuaren indarraldian eta Kontratua bukatu eta 18 hilabeteko epean, batik bat hiru helbururekin:

    Oro har bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua, eskaintza eta arreta hobetzea (esate baterako, tarifa berriak garatzea, itxarote-denborak murriztea bezero-arretan, deiak eraginkortasunez bideratzea bezero-arretako zerbitzura, etab.)

    Oro har gure zerbitzuekin erlazionatutako gorabeherak, hobetzeko alderdiak eta beharrak detektatzea (esate baterako, antenekiko arazoak, estaldura- edo sare-arazoak, hornikuntza-arazoak, iruzurrezko trafiko irregularra eta gorabeheren arreta hobetzea)

    Abandonu-joeraren ereduak eta beste eredu estatistiko batzuk lantzea.

    Helburu horietarako, datu seudonimizatuak eta Bezeroak bere eskura jartzen ditugun zerbitzuez egiten duen erabilerari buruzko informazioa erabiltzen dugu; halako zerbitzutzat jotzen dira telekomunikazio-zerbitzua (barne direla kontratu-harremanaren kudeaketa egokia, fakturazioa eta ordainketak eta telekomunikazio-zerbitzuaren eta sarearen kalitatea), kontsulta-zerbitzuak (besteak beste, aplikazioa eta bezeroaren arretako zerbitzua), kalitate horien zerbitzua eta gorabeherak konpontzea. Adibidez, datu hauek erabil daitezke: egindako dei-mota eta -kopurua, roamingik baden, ordutegiak, nabigazio-bolumena, trafiko handiagoa edo txikiagoa duten eremuan, fakturaren edo kargaren batez besteko zenbatekoak, gorabeherak, gorabehera-mota, bezero-arretako itxaronaldia, jasotako arreta-mota, gorabeherak konpontzeko denbora, dei hutseginen saiakerak, aplikazioa erabiltzen den edo ez, etab.2

    Kasu horietan, bezeroaren datuen babeserako eskubidearen inpaktua ahalik eta txikiena izateko neurri egokiak hartuko ditu PEPEPHONEk. Adibidez, PEPEPHONEk xedea betetzeko behar-beharrezkoak diren datuak baino ez ditu tratatuko. Bezeroak uko egin diezaioke bere datuak helburu horretarako erabiltzeari; horretarako, helbide honetara idatzi behar du: dpo@masmovil.com.

    10.3. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

    Indarrean dagoen legeria betetzeko edo zerbitzua emateko, PEPEPHONEk nahitaez jakinarazi behar dizkie datu pertsonalak hainbat erakunde edo hirugarreni. Hona hemen xehetasun gehiago:

    JASOTZAILEADATU-KATEGORIAKLEGITIMAZIO-OINARRIA
    Beste operadore batzukIdentifikazio-, kontaktu- eta trafiko-datuakKontratu-harremanaren garapena, mantentzea eta kontrola (deiak desbideratzea, interkonexioa, eramangarritasun-prozesuen kudeaketa, STA-kudeaketa).
    Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC)Larrialdi-zerbitzuak eta ahalmena duten eragileak (hala nola segurtasun-indar eta -kidegoak) – Identifikazio-, kontaktu- eta kokapen-datuak. // Abonatu-gidak – Identifikazio- eta kontaktu-datuak // Abonatu-giden informazioa helburu komertzialetarako erabiltzea – identifikazioko eta harremanetarako datuakLegezko betebeharra // Baimena // Baimena
    Ahalmena duten eragileak (hala nola Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak)Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoak, hala nola identifikazio, kontaktu, kokapen eta trafikoko datuakLegezko betebeharra
    Administrazio publikoak, hala nola kontsumoaren arloko agintariak, Datuak Babesteko Espainiako AgentziaKasu bakoitzean eskatzen direnak. Normalean, identifikazio, kontaktu eta fakturazioko datuakLegezko betebeharra
    Ondare-kaudimenari buruzko fitxategi komunen titularrakIdentifikazio-datuak eta ordaindu gabeko zorraInteres legitimoa
    Taldeko beste enpresa batzukIdentifikazio-datuak, harremanetarako datuak, // PEPEPHONErekin kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioaBaimena. Informazio gehiago: pribatutasun-politika.

    10.4. Nazioarteko transferentziak

    PEPEPHONEk ez du asmorik bezeroei buruzko datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egiteko, oro har; hala ere, baliteke Europako Esparru Ekonomikotik kanpo bezeroen datuak tratatu behar dituen hornitzaileren bat izatea —adibidez, zerbitzu teknikoren bat edo euskarri-zerbitzuren bat—, eta kontratua haren lehen eta bigarren helburuetan aurreikusitako baldintzetan gauzatu behar izatea. Kasu horietan, PEPEPHONEk ziurtatzen du berme egokiak dituela. Haiei buruzko informazioa dpo@masmovil.com helbidean lor daiteke. Berme horiek lortzeko, Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausulen ereduak sinatzen dira egoera horretan dauden hornitzaileekin, edo Arau Korporatibo lotesleak, kasuan kasu. Berme horiei buruzko kopia edo informazioa lortu nahi baduzu, dpo@masmovil.com helbidera idatz dezakezu.

    10.5. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

    Oro har, kontrataziotik eratorritako datuak bezeroarekiko kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira. Ondoren, blokeatu egingo dira, eta polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik jarriko dira, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak iraungi arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izaten da, kontratua amaitzen denetik, baldin eta nolabaiteko erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira datuak.

    Hala ere, datuen kategoria eta helburu batzuetarako, datuak gordetzeko beste epe batzuk aplikatzen dira. “10.2 Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?” atalean zerrendatzen diren helburuetan ikus ditzakezu kontserbazio-epe guztiak.

    Nolanahi ere, kontratu-harremana bukatzean, faktura aurkaratzeko ekintzen ondorioz edo fakturen kobrantza lortzera bideratutako ekintzen ondorioz auzirik badago, auziak izapidetzen diren bitartean gorde ahal izango dira, behin betiko ebazpena ematen ez den bitartean (une horretan blokeatu egingo dira, eta, ondorioz, ezabatu), baina froga-helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.

    10.6. Zein dira zure eskubideak?

    Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:

     Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakiteko eskubidea.  Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eska dezakezu, okerrak izateagatik edo egiazkoak ez izateagatik.  Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.  Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.  Datuak ezerezteko eskubidea: Zure datuak ezerezteko eska dezakezu tratamendua dagoeneko beharrezkoa ez denean.  Datuak erabiltzeari aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.  Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, eskaera 10 eguneko epean prozesatuta.

    Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid) helbidera edo atencion.lopd@pepephone.com helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzula.

    Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean zure eskubideak gauzatzeko lagungarriak izango zaizkizun eredu batzuk dituzu.

    Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@masmovil.com.

    11. BEZERO-ARRETA

    11.1. Bezeroak zerbitzuari eta edozein gorabeherari buruzko informazioa jaso ahal izango du Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez, 1706 telefonoan (doakoa edozein operadoreren saretik) eta www.pepephone.com webgunean. Posta bidez ere jo ahal izango du helbide honetara: PEPEMOBILE SL, Bezeroaren Arreta, Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid). Bai eta posta elektroniko bidez ere: pepephone@pepephone.com.

    11.2. Zerbitzua emateari buruzko erreklamazioak aurkezteko, bezeroak PEPEPHONEra jo beharko du, aurreko paragrafoan aurreikusitako edozein bide erabiliz, hilabeteko epean, erreklamazioa eragin duen gertaeraren berri duenetik zenbatzen hasita. Erreklamazioa jasotzean, PEPEPHONEk haren erreferentzia-zenbakia emango dio bezeroari, eta, hala eskatuz gero, hura aurkeztu izana eta haren edukia egiaztatzen duen dokumentu bat.

    11.3. Erreklamazioa aurkeztu ondoren, bezeroak ez badu PEPEPHONEren erantzun egokirik jaso hilabeteko epean, erreklamazioa Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzan aurkeztu ahal izango du, edo Europar Batasuneko Onlineko Auzien Plataformaren bidez, aplikatzekoa den araudian aurreikusitako baldintzetan. Horrek guztiak ez du eragotziko bezeroak bide judizialera jotzeko duen eskubidea.

    12. KONTRATUA ALDATZEA

    12.1. Bezeroak konpromisoa hartzen du kontratuaren datuetan gertatzen den edozein aldaketa PEPEPHONEri jakinarazteko, bereziki fakturazio-helbideari eta ordainketak helbideratzeko banku-kontuari buruzko datuetan gertatzen direnak, datu horiek funtsezkoak baitira kontratu honetatik eratorritako betebeharrak behar bezala betetzeko.

    12.2. PEPEPHONEk, bezeroari hilabete lehenago jakinarazita, kontratu hau aldatu ahal izango du, edukia legearen, teknologiaren edo telefonia mugikorreko merkatuaren egoera berrietara egokitzeko. Proposatutako aldaketarekin ados ez badago, bezeroak PEPEPHONEri jakinarazi ahal izango dio kontratua suntsiarazi nahi duela.

    13. BERME-GORDAILUAK

    13.1. Kontratu honen ondorioz sortutako betebeharrak beteko direla bermatzeko, honako hauek egin ahal izango ditu PEPEPHONEk: Bezeroari berme bat eratzeko eskatu, ordaindu gabeko gordailu bidez, eskudirutan edo banku-abal bidez.

    Bezeroari kreditu-muga bat esleitu.

    Besteak beste, egoera hauek gertatuz gero hartuko dira neurri horiek: a) Bezeroak zenbatekoren bat ordaintzeke badu PEPEPHONErekin formalizatutako edozein kontratugatik; b) Dagozkion fakturak ordaintzen behin eta berriz berandutzen bada; c) Indarrean dagoen legeriaren arabera egiaztatzen ez bada kontratu honetatik bezeroarentzat eratortzen diren betebeharrei erantzuteko behar adinako kaudimena; d) PEPEPHONEk ezarritako kreditu-muga gainditzen bada.

    Eskatutako bermea eratzen ez bada, PEPEPHONEk ahalmena izango du bezeroari zerbitzuan alta emateko eskaera ezesteko, konexioak murrizteko, kontratua eteteko eta/edo suntsiarazteko eta behin betiko eteteko.  Zorrak ordaintzeko izanda Bezeroak eskatzen badu kontratua eteteko edo titularra aldatzeko, zorretan dagoen zenbateko osoari dagokion bermea bereganatu ahal izango du PEPEPHONEk, eta gainerakoa Bezeroaren esku geratuko da.

    14. KONTRATUA AZKENTZEA. ZERBITZUA BEHIN BETIKO ETETEA

    14.1. Kontratuak azkentzeko arrazoi orokorrengatik eta, zehazki, honako hauengatik azkenduko da kontratu hau:

     Bezeroak edozein unetan hala erabakitzen badu; PEPEPHONEri jakinarazi behar dio ondorioak izan baino gutxienez 2 egun baliodun lehenago.  PEPEPHONEk hala erabakitzen badu, kasu hauetan: (I) bezeroak zerbitzua kontratu honetan jasotakoaren kontrako moduan erabiltzen badu; edo (II) bezeroa zerbitzuaren ordaintzen 3 hilabete baino gehiago berandutzen bada, edo kontratua aldi baterako bi aldiz eteten bada, ordaintzen berandutzeagatik.

    14.2. Kontratu hau azkentzeak ez du inola ere salbuetsiko bezeroa zerbitzua erabiltzeagatik PEPEPHONEren aurrean dituen ordainketa-betebeharretatik.

    15. APLIKA DAITEKEEN LEGEDIA ETA ERREGIMENA

    Kontratu honek eta Espainiako legeriak arautzen dute bezeroaren eta PEPEPHONEren arteko harreman juridikoa.

    ROAMING-ZERBITZURAKO BALDINTZA GEHIGARRIA

    Zerbitzua Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) beste herrialde batean erabiltzeagatik, PEPEPHONEk Espainian aplikatzen dituen tarifa berberak aplikatuko ditu, betiere bezeroa Espainian bizi bada edo herrialde horrekin lotura egonkorrak baditu. Europako araudian xedatutakoarekin bat etorriz, eta kontratatutako tarifaren baldintza partikularrek hala aurreikusten badute, PEPEPHONEk muga bat ezarri ahal izango du kontratatutako datuen bolumenean, eta, hortik aurrera, errekargu bat aplikatu ahal izango du, jarraian ezartzen den bezala.

    Bezeroak konpromisoa hartzen du zerbitzua zentzuz erabiltzeko EEEko beste herrialde batean denean. Neurriz kanpoko edo ezohiko erabilerak saihesteko, PEPEPHONEk kontsumoaren eta presentziaren adierazle objektiboei behatu ahal izango die, gutxienez 4 hilabetez. Hauek izan daitezke adierazle horiek: EEEko beste herrialde batean datuetan edo presentzian kontratatutako bolumenaren % 50 gainditzea, egunetan neurtutako behaketa-epearen erditik gorako tartean; jarduerarik gabeko eta aktibazioko aldi luzeak; eta SIM txartel anitzen erabilera sekuentziala.

    Bezeroak EEEko beste herrialde batean kontsumitu ahal izateko datu-bolumenean ezarritako muga gainditzen badu, edo zerbitzuaren abusuzko edo ezohiko erabilera egiten badu, PEPEPHONEk, aurrez hala jakinarazita, errekargu bat aplikatu ahal izango dio bezeroari, betiere indarrean den handizkako prezioa gainditu gabe. Errekargua ezarri baino lehen, bezeroak 14 eguneko epea izango du, hala badagokio, bere presentziari edo kontsumoari buruzko datu errealak emateko. Bezeroak PEPEPHONEra jo ahal izango du, 11. klausulan xedatutakoaren arabera, hemen xedatutakoa aplikatzearekin lotutako edozein erreklamazio jartzeko.

    16. ROAMING ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Baldintza partikular hauek arautuko dituzte bezeroaren (“bezeroa”) eta PEPEMOBILE SLren (“PEPEPHONE”; IFKa: B-85033470, Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid) arteko harremanak bezeroak PEPEPHONErekin kontratatuta dituen komunikazio elektroniko mugikorren zerbitzuak (“zerbitzua”) ibiltaritzan (“roaming”) emateari dagokion guztian, Europar Batasuneko Roamingaren Erregulazioarekin bat etorrita. Ibiltaritza-zerbitzuak eman aurretik, bezeroak baldintza partikularrak irakurri behar ditu, eta horiek irakurtzeak esan nahi du horietan sartzen diren xedapen guzti-guztiak onartzen dituela argi eta garbi (PEPEPHONEren webgunean argitaratuta daude horiek denak). Baldintza partikular hauek osatzen dituzte zerbitzua ematea arautzen duten baldintza orokorrak.

    16.1. ROAMING ZERBITZUA EMATEA:

    Roaming-zerbitzuak aukera ematen du bezeroak atzerrira bidaiatzen duenean kontratatuta dituen komunikazio elektroniko mugikorren zerbitzuak erabiltzeko, zerbitzu aktiboa duenean, eta betiere zerbitzu hori eskuragarri badago bisitatutako herrialdearen arabera. Baldintza hauetatik kanpo geratzen dira nazioarteko dei eta mezuak (jatorria Espainian eta helmuga beste edozein herrialdetan dutenak).

    16.2. ROAMING ZERBITZUA AKTIBATZEA:

    Roaming-zerbitzua aktibatzeko bezeroak eskaera egin behar du aldez aurretik, edozein unetan, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarrita.

    16.3. PREZIOA

    Zerbitzuaren prezioa herrialdearen araberakoa izango da:

    1. EBko eremua: EBko eta EEEko roaminga:   2017ko ekainaren 15etik aurrera, zure tarifa nazionalaren baldintzen arabera tarifatuko da EBko eremuan egiten den trafikoa, eta ez da errekargurik egongo mugikorra erabiltzeagatik EBko eta EEEko edozein herrialdetan.

    Europar Batasuneko (EB) eta Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Txekiar Errepublika, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Gibraltar, Grezia, Guadalupe, Guyana Frantsesa, Holanda, Hungaria, Irlanda, Martinika Uhartea, Reunión Uhartea, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak), Erresuma Batua, Errumania, Suedia, Espainia —jomuga-eremuaren ondorioetarako soilik—, Sint Maarten eta Mayotte.

    - Deiak: bezero bakoitzak trafiko nazionalerako kontratatuta duen tarifaren minutuko eta deia ezartzeko prezioan fakturatuko da roamingean egindako ahots-trafikoa. Tarifak ahots-trafikoaren frankizia badu, kontratatutako frankiziaren barruan zenbatuko da roamingean egindako trafikoa; hura agortu ondoren, zure tarifa nazionalaren baldintza berberak aplikatuko dira. Bezeroak jasotako deiak ez dira tarifatuko, eta ez dira zenbatuko ahots-frankizia nazionalaren barruan. Halaber, Espainiatik roamingean dagoen lineara deitzen duen pertsonak dei nazional baten prezioa ordainduko du, bere tarifaren baldintzen arabera.

    - Mezuak: bezero bakoitzak kontratatuta duen tarifa nazionalean adierazitako mezuaren prezioan fakturatuko da roamingean egindako mezu-trafikoa. Tarifak trafikoaren frankizia badu, kontratatutako frankiziaren barruan zenbatuko dira roamingean igorritako mezuak; hura agortu ondoren, zure tarifa nazionalaren baldintza berberak aplikatuko dira. Atzerrian egonda jasotako SMSak eta MMSak ez dira tarifikatuko, eta ez dira zenbatuko kontratatutako SMS-frankiziaren barruan.

    - Datuak: bezero bakoitzak kontratatuta duen tarifa nazionalaren GB-eko prezioan fakturatuko da roamingean egindako datu-trafikoa. Tarifak datu-trafikoaren frankizia badu, kontratatutako frankiziaren barruan zenbatuko da roamingean egindako datu-trafikoa, Europar Batasunak kasu bakoitzean ezarritako mugekin. Frankizia agortu ondoren, datu nazionalen trafikorako dituen baldintza berak aplikatuko zaizkizu. Roaming EB-n duzu Europar Batasuneko roamingari buruzko informazio guztia.

    2. Gainerako eremuak:

    - Deiak: dagokion herrialdean aplikatu beharreko roaming-tarifaren arabera fakturatuko da roamingean egindako ahots-trafikoa. Erabiltzaileak egindako deiak zein berak jasotakoak tarifikatuko dira. Espainiatik roamingean dagoen lineara deitzen duen pertsonak dei nazional baten prezioa ordainduko du, bere tarifaren baldintzen arabera.

    - Mezuak: dagokion herrialdean aplikatu beharreko roaming-tarifaren arabera fakturatuko da roamingean egindako SMS/MMS-trafikoa. Atzerrian egonda jasotzen dituen SMSak zein MMSak doakoak izango dira bezeroarentzat.

    - Datuak: dagokion herrialdean aplikatu beharreko roaming-tarifaren arabera fakturatuko da roamingean egindako datu-trafikoa.

    Esteka honetan dituzu Pepephoneren roaming-tarifa guztiak.

    16.4. EBko EREMUAN ZENTZUZ ERABILTZEKO POLITIKA

    2017ko ekainaren 15etik aurrera, Espainian bizi ohi den edo herrialdearekin bertan maiz eta funtsez egotea dakarten lotura egonkorrak dituen bezero ibiltariaren tarifa nazionalaren baldintzen arabera tarifatuko da EBko eremuan egiten den trafikoa, EBren barruan aldizka bidaiatzen badu. Horregatik, PEPEPHONEk eskubidea du Europako Roaming Erregelamenduan deskribatutako «zentzuz erabiltzeko politika» aplikatzeko, baldin eta, deskribatutako adierazle objektiboetan oinarritutako kontrol-mekanismoetan oinarrituta, bezeroak roaming-zerbitzua modu desegokian, neurriz kanpo edo iruzurrez erabiltzen duela hautematen bada.

    «Zentzuz erabiltzeko politikaren» helburua da bezero ibiltariak EBko eremuan ematen diren roaming-zerbitzuak gehiegikeriaz edo ohiz kanpo erabil dezan saihestea.

    Honako hauek hartuko dira «zentzuz erabiltzeko politika» gainditzen duen erabileratzat:  Bezeroa nagusiki EBn eta EEEn roaming-egoeran egotea eta kontsumitzea, presentzia eta trafiko nazionalarekin alderatuta.  Nagusiki roamingean erabiltzen diren SIM txartelak denbora luzez egotea erabili gabe.  Bezero berak hainbat SIM eskuratzea eta sekuentzialki erabiltzea roamingean.  Pepephoneren SIM txartelak modu antolatuan birsaltzea.  Europar Batasuneko Roamingaren Erregulazioak xedatutakoaren arabera, zerbitzua modu desegokian, neurriz kanpo edo iruzurrez erabiltzen dela hautematen bada, errekargu bat aplikatu ahal izango zaio EBko eremuan roamingean egindako trafikoari, edo, hurrengo paragrafoan aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero eta deskribatutako adierazle objektiboetan oinarritutako kontrol-mekanismoak erabiliz, aplikagarri izan daitekeen beste edozein jarduketa.

    16.5. KONTROL-MEKANISMO APLIKAGARRIAK

    1º. Bezeroa Espainian bizi dela frogatzea: PEPEPHONEk eskubidea du bezero ibiltariei Espainian bizi ohi direlako edo herrialdean maiz eta funtsez egotea dakarten lotura egonkorrak dituztelako frogak eskatzeko.

    2º. Datu irekien paketeak PEPEPHONEk eskubidea du bezeroari, aldez aurretik jakinarazita, EBko roamingeko muga gainditzen duenean —Europar Batasuneko Roamingaren Erregulazioan ezarritako roamingeko muga (EB 2286 Betearazpen Erregelamendua)— errekargu bat aplikatzeko (ezingo da izan indarrean dagoen handizkako prezioa baino handiagoa). Muga hori, gutxienez, kontratatutako tarifaren prezioa (BEZa kanpo) handizkako prezioarekin zatitzean lortzen den datu-bolumena halako bi izango da, EB 2016/2286 egikaritze-erregelamenduan ezarritako baldintzen arabera.

    3º. Presentzia- eta/edo kontsumo-adierazlea: PEPEPHONEk adierazle objektiboetan oinarritutako mekanismo bidezkoak, zentzuzkoak eta proportzionatuak erabiliko ditu erabakitzeko ea handiagoa den bezeroek EBn eta EEEn ibiltaritzan egiten duten kontsumoa trafiko nazionalean egiten dutena baino.

    Presentzia- eta kontsumo-adierazle horiek metatuta aztertuko dira 4 hilabeteko behaketa-aldietan. PEPEPHONEk hautematen badu bezeroak zerbitzuren bat (ahotsa, SMSak edo datuak) gehiago erabiltzen duela EBko eremuan trafiko nazionalean baino, PEPEPHONEk bezeroari jakinarazi ahal izango dio neurriz kanpokotzat jotzen dela roaming-zerbitzuaren egin duen erabilera.

    Jakinarazpen hori egiteak esan nahi du PEPEPHONEk adierazitako errekargua aplikatu ahal izango duela une horretatik aurrera, baldin eta hurrengo 14 egunetan bezeroaren jokabideak adierazten jarraitzen badu EBko eremuko presentzia eta kontsumoa nagusi direla. PEPEPHONEk jarraitu ahal izango du adierazitako errekargua aplikatzen neurriz kanpoko erabilera duen zerbitzuari, betiere bezeroaren jokabideak adierazten badu roamingeko presentzia eta kontsumoa nagusi direla.

    Adierazle objektibo horiek aplikatzearen ondorioetarako:  Presentzia-adierazlean, bezeroa sare nazionalera konektatu den egun guztiak joko dira presentzia nazionaleko eguntzat, baita bezeroa EB/EEEtik kanpoko sare batera konektatu den egunak ere. Terminala itzalita dagoen egunak konexiorik gabeko eguntzat joko dira, eta ez dira zenbatuko adierazle horren barruan. Roamingeko presentzia nagusitzat joko da egunen % 50etik gora egon bada EBko eta EEEko ibiltaritzan.  Kontsumo-adierazlean, roamingeko kontsumoa nagusitzat joko da ahots-, SMS- edo datu-trafikoaren benetako kontsumoaren % 50etik gora egin bada EBko eta EEEko ibiltaritzan.

    4º. Jarduerarik gabeko aldiak: Roaming-zerbitzuen neurriz kanpoko edo ezohiko erabileratzat joko da SIM txartel jakin batek aldi luzeak jarduerarik gabe ematea aldi berean roaming-zerbitzua erabilera nagusia edo bakarra bada, edo bezero berak hainbat SIM aktibatzea eta sekuentzialki erabiltzea roamingean dagoenean.

    5º. SIM txartelak birsaltzea: Kasu guztietan, debekatuta dago Espainian benetan bizi ez diren eta lotura egonkorrik ez duten pertsonei SIM txartelak birsaltzea tarifa nazionala aldizkako bidaiez bestelako helburuetarako aplikatuta PEPEPHONEk emandako roaming-zerbitzuak kontsumitzeko. Kasu horretan, PEPEPHONEk neurri proportzionatuak hartu ahal izango ditu berehala, kontratuaren baldintza guztiak betetzen direla bermatzeko.

    16.6. ZENTZUZ ERABILTZEKO POLITIKAREN APLIKAZIOARI BURUZKO ERREKLAMAZIOAK

    Zuzenbidean aurreikusitako beste lege-ekintza batzuk ezertan eragotzi gabe, zentzuz erabiltzeko politikaren funtzionamenduari edo politika hori aplikatzearekin lotuta plantea daitekeen beste edozein gairi buruzko erreklamazioak PEPEPHONEren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari zuzendu ahal izango zaizkio, Zerbitzuaren Baldintza Orokorretan adierazten den bezala, hilabeteko epean, erreklamazioa eragin duen gertaeraren edo kausaren berri izaten denetik zenbatzen hasita, ezertan eragotzi gabe indarreko araudiak horretarako beste epe batzuk ezartzen dituen kasuak.

    17. INTERNETERAKO KONEXIOEN ETA ABIADUREN TAULA

    Pepephoneren Interneteko sarbidearen abiadura

    18. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

    Urrutiko kontratazioaren kasuan, atzera egiteko eskubidea baliatu ahal izango du erabiltzaileak. Erabiltzaileak PEPEPHONEri jakinarazi ahal izango dio erabakia, eta adierazi eskaeran atzera egin nahi duela, posta elektronikoz (clientes@pepephone.com), posta arruntez (PEPEPHONE, Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón, Madrid) edo 1706 zenbakira deituz (doan). Jarraian datorren formularioa erabil dezake erabiltzaileak atzera egiteko, baina ez da nahitaezkoa. Atzera egiteko epea betetzeko, nahikoa da bezeroak eskubide hori baliatzeari buruzko jakinarazpena epea bukatu aurretik bidaltzea.

    ATZERA EGITEAREN ONDORIOAK: Erabiltzaileak atzera egiten badu, PEPEPHONEk erabiltzaileak jasotako ordainketa guztiak itzuliko ditu, bidegabeko atzerapenik gabe eta, kasu guztietan, PEPEPHONEri kontratu honetan atzera egiteko erabakia jakinarazten zaion egunetik 14 egun natural igaro baino lehen. Hasierako transakzioa egiteko erabili zuen ordainketa-modu bera erabiliz itzuliko du PEPEPHONEk dirua. Atzera eginez gero, PEPEPHONEk eskubidea izango du modu proportzionalean eta atzera egin arte kobratzeko tarifa bakoitzaren Baldintza Orokorretan eta Partikularretan aurreikusita dauden kuotak.

    Deskargatu hemen atzera egiteko formularioa.

  2. ERAMANGARRITASUNA ESKATZEKO PROZESUAREN BALDINTZAK

    Igo

    Honako baldintza hauetan ematen du Pepemobile SLk PEPEPHONE txartelaren eramangarritasunaren zerbitzua:

    2.1. ESKAERA ENTREGATZEA

    Bezeroak PEPEMOBILE SLri (Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 24.019. liburukia, 0. liburua, 108. folioa, 8. sekzioa, M-431409 orria eta 10. inskripzioa; aurrerantzean, PEPEPHONE) eramangarritasun-eskaera entregatzeak eragingo du operadorea aldatzeko prozesua hastea.

    Eramangarritasun-eskaera sinatu eta entregatu ondoren, klausula hauek onartzen ditu Bezeroak:

    1.- Bezeroak PEPEPHONEri eskatzen dio zerbitzuan alta emateko, eta, aldi berean, jakinarazten du nahi duela une honetan zerbitzua ematen dion operadorean baja ematea, baina telefono mugikorraren zenbaki berarekin segitzea.

    2.- Eskatzaileak onartzen du operadorez aldatzeko egunean, 2:00etatik 6:00etara, uneren batean, zerbitzua eten daitekeela, operadoreek beharrezko jarduerak egin ditzaten.

    3.- Operadore-aldaketa 24 ordu balioduneko epean egin beharko da, operadore emaileak eramangarritasun-eskaera berresten duenetik zenbatzen hasita. Kasu hauetan izan ezik:  Operadore emaile bakoitzaren bolumen-kupoak (eguneko tartetan) gainditu badira.  Operadore emaileak eskaera ukatu badu indarrean dauden eramangarritasun-zehaztapenetan onartutako arrazoiren bat betetzeagatik (adibidez, linearen titularraren datuak bat ez etortzea).  Edo bezeroak berak Pepephoneri eramangarritasuna ezerezteko eskatu badio, indarrean dauden eramangarritasunaren zehaztapenetan jasotako epeetan.

    4.- Eskaera ukatzen bazaio, PEPEPHONEk horren berri eman beharko dio bezeroari, eta adierazi behar dio zergatik izan den. Eskaera onartu badu, eskaerari buruzko informazioa eta operadore-aldaketa egingo den datari buruzkoa eska diezazkioke eskatzaileak PEPEPHONEri, doan. Une horretatik aurrera, PEPEPHONErekin eta telefono-zenbaki berarekin egin eta jaso ahal izango ditu deiak abonatuak, PEPEPHONEk emandako SIM txartela terminal mugikorrean sartutakoan.

    2.2. ERREKLAMAZIOAK

    Erreklamatu nahi izanez gero, bezeroarentzako arreta ematen duen sailera edo zerbitzu espezializatura jo behar du Bezeroak, erreklamazioaren arrazoia detektatu eta hilabeteko epean. Bezeroak erreklamazioa aurkezten duenean, operadorea behartuta dago erabiltzailearen erreklamazioari emandako erreferentzia-zenbakia jakinaraztera. Hilabeteko epean erabiltzaileak ez badu jaso operadorearen erantzun egokirik, erakunde hauetan aurkez dezake erreklamazioa, erakunde bakoitzaren araudiaren arabera:  Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa.  Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritza (SETSI) Kontsulta-telefonoa: 901 33 66 99; webgunea: Telekomunikazioen Erabiltzaileentzako Arreta Bulegoa .

    2.3. DATU PERTSONALAK

    PEPEPHONEk bezeroari jakinarazten dio bere zenbakiak mantentzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak (eskaeran jasotakoak zein zerbitzua kontratatuta daukan operadore emaileak dituenak), eramangarritasun-prozesuan parte hartzen duten operadoreei transferitu dakizkiekeela eskaera betetzeko, eta PEPEPHONEk erabil ditzakeela informazio- eta prestakuntza-jarduerak eta zerbitzua eta harekin lotutako jarduerak merkaturatzeko jarduerak egiteko, betiere ezertan eragotzi gabe datuak babesteko araudian xedatutakoa aplikatzea. Bezeroak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko bai eta araudiak aitortutako beste eskubide batzuk baliatzeko ere, hala nola eramangarritasun-eskubidea eta tratamendua mugatzea, helbidera edo atencion.lopd@pepephone.com helbide elektronikora idatzita.

  3. TELÉFONO FIJO A LO PEPE ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    Baldintza partikular hauek arautuko dituzte bezeroaren (“bezeroa”) eta PEPEMOBILE SLren (“PEPEPHONE”; IFKa: B-85033470, Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón, Madrid) arteko harremanak Teléfono fijo a lo Pepe zerbitzua emateari dagokion guztian, zeina zenbaki geografikoa duen mugikor-zerbitzuan (aurrerantzean, “zerbitzua”) baitatza.

    Baldintza partikular hauek Pepephoneren Baldintza Orokorrak eta Telefonia Mugikorreko Zerbitzuaren Baldintza Partikularrak osatzen dituzte, eta haien gainetik egongo dira bien artean desadostasunik baldin badago.

    1.- El Servicio permite la recepción de las llamadas telefónicas realizadas por terceros con destino al número geográfico del Cliente – bien portado por el cliente a PEPEPHONE, Zerbitzuari lotutako linea finkoari automatikoki esleituko dio PEPEPHONEk mugikor-zenbaki bat, praktikotasunagatik, eta Bezeroak ezingo du zenbaki hori hautatu.

    2.- Zerbitzua estatu barruan bakarrik erabili ahal izango da, eta ezin izango da ibiltaritzarik (roamingik) egin atzerrian.

    3.- Zure zerbitzua ahots-zerbitzua baino ez da, eta ez du datu-zerbitzurik; beraz, ezingo da inola ere Interneten nabigatu, ez eta Internet bidez datu-transmisioa dakarren aplikaziorik erabili ere.

    4.- Bezeroak ezin izango du zerbitzuari lotutako datu-bonurik erosi.

    5.- Zerbitzua ez dago erabilgarri beste operadore batetik eramangarritasuna egitea dakarten mugikor-zenbakien kontratazioetarako; bai, ordea, beste operadore batetik eramangarritasuna egitea dakarten zenbaki geografikoen kontratazioetarako.

    6.- Linea finkoa Zerbitzuari bakarrik lotuko zaio, eta oinarrizko ahots-zerbitzua bakarrik izango da. Horrek esan nahi du eramangarritasuna egin aurretik Bezeroak linea finkoari lotuta zituen beste zerbitzu guztiak (ADSL zerbitzuak, telebista, faxa, alarmak, datafonoak, etab.) bertan behera geratuko direla. Kontratazioa egitean Bezeroaren zuntz-zerbitzua edo ADSLa dagoen tokia hartuko da linearen kokapen finkotzat. Bezeroak zuntz-zerbitzurik edo ADSLrik ez badu, kontratatzeko unean telefono finkorako helbide bat eskatuko zaio.

    7.- Deiak: i. Zerbitzuari lotutako zenbaki finkoetarako nahiz mugikorretarako deiak dagokion mugikor-zenbakian jasoko dira. ii. Irteerako deiak, kasu guztietan, zerbitzuari lotutako mugikor-zenbakitik egingo dira; beraz, zerbitzuari lotutako mugikor-zenbakia agertuko da Bezeroak hirugarrenei egindako deien identifikazioan, dei-egile gisa, eta linearen informazioan.

    8.- Zerbitzua bateragarria da ahots-ontzi bidezko telelaguntzarekin.

    9.- Bezeroak badaki eta onartzen du zerbitzuan edo kontratatutako tarifan aldaketaren bat eginez gero edo zerbitzuari lotutako zenbakiren bat beste operadore batera eramanez gero zerbitzuan baja emango zaiola automatikoki. Bezeroak badaki edozein arrazoirengatik zerbitzuan baja emanez gero galdu egingo dituela zerbitzuari lotutako zenbaki geografikoa eta mugikor-zenbakia, salbu eta baja eman eta 30 egun naturaleko epean bietako bat beste operadore batera eramateko eskatzen ez badu.

    10.- Gidak: Bezeroak zenbaki geografikoa telefono-gidetan sartzeko eskatu ahal izango du; horretarako, PEPEPHONEren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarriko da.

    11.- PEPEPHONEk emango dio bezeroari ahots-ontzia, eta, baja emanez gero, itzuli egin beharko du. Zerbitzuan baja eman eta bi hilabeteko epean itzultzen ez badu, bezeroak ordaindu beharko du dagokion zenbatekoa (75 €).

    12.- Teléfono fijo a lo Pepe zerbitzuaren baja gertatzen bada eta bezeroak zerbitzuari lotutako zuntz- eta mugikor-zerbitzuren bati eutsi nahi badio, tarifa hau aplikatuko da: zerbitzua bereizita kontratatzeko kontratuan jasotakoa, edo PEPEPHONEren zorroan dagoen antzekoena, halakorik ez badago jada.

    KATALANEZKO BALDINTZAK DESKARGATU HEMEN

  4. MULTISIM ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    Honetan datza: SIM gehigarri bat —MultiSIM— gehitzen zaio zure titulartasuneko edozein linea mugikorri —ahots-linea zein ahots- eta datu-linea—. Horregatik, MultiSIM bat kontratatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik Pepephonerekin linea mugikor aktibo bat izatea.

    MultiSIMen prezioa 3 €/hil da (BEZa sartu gabe).

    MultiSIMek aukera ematen dizu bi gailu aldi berean erabiltzeko telefono-zenbaki berarekin, SIM txartela gailu batetik bestera aldatu beharrik gabe, eta deiak egin eta jaso ditzakezu eta Interneteko trafikoa egin dezakezu bi gailuetan.

    MultiSIM SIMa edozein gailu, telefono, tableta edo Smart Watchetan sartu ahal izango duzu (Apple Watch barne).

    MultiSIM bakarra kontrata daiteke telefono zenbaki bakoitzeko.

    Zerbitzuak aukera hauek ematen dizkizu, betiere kontratatutako tarifa nagusiaren ezaugarrien eta mugen arabera:  Bi gailuetan deiak jasotzea eta egitea.  Interneterako konexioa bi gailuetan: kontratatutako linea nagusiaren tarifako datuak partekatu ahal izango dituzu bi SIMen artean, bi gailuetan nabigatu ahal izateko. Gehienez, bezeroak kontratatutako tarifan sartzen diren adina GB partekatu daitezke MultiSIMarekin.  Bi gailutan erabiltzea sareko funtzioak: sareko zerbitzuak, ahots-postontzia…  Bi gailuen kontsumo taldekatua kontsultatzea.  Ezin izango duzu SMSrik bidali edo jaso MultiSIMean.

    SIMak —SIM nagusia eta MultiSIMa— telefono-zenbaki berarekin lotuta daude, baina PIN desberdinak izango dituzte.

  5. PEPEPHONEREN ETXEKO INTERNET-ZERBITZU MUGIKORRAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    Erabilpen baldintza partikular hauek arautuko dute bezeroa ("Bezeroa") eta PEPEMOBILE, S.L. ("PEPEPHONE") arteko harremanak, C.I.F. B85033470 eta helbidea Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8, 28223 - (Pozuelo De Alarcón) - Madrid, datu mugikorren zerbitzu bat emateari buruz. (aurrez aipatua, Zerbitzua). Baldintza partikular hauek osatzen dute PEPEPHONE Telefonía Móvil Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak, eta hauen gainetik legeztatuko dira biak artean ezberdintasuna badago.

    1.- Produktu hau erabilgarri dago soilik despliegue gabe dauden bezeroentzat, hau da, sarbide zuzeneko estaldura (HFC estaldura, edo Orange FTTH) kanpo.

    2.- Zerbitzuak SIM txartel bat esleitzea ahalbidetzen du, router bati konektibitatea emango diona datu mugikorren zerbitzu bat emateko kokapen finko batean. PEPEPHONE-ek Zerbitzuari SIM txartela automatikoki esleituko dio, soilik funtzional eta operatibo izateko. Asociatutako zenbakizkoa ezin izango da bezeroak aukeratu edo aukeratu. Zerbitzuan baja gertatzen bada, Bezeroak galduko du Zerbitzuari lotutako telefono mugikor zenbakia.

    3.- Zerbitzua datuen esklusiboa da, eta ez du ahots zerbitzurik asociatuta, beraz, ezin izango dira deitu edo deia jaso, ezta SMS bidali edo jaso ere.

    4.- Zerbitzua erabili ahal izango da soilik nazioarteko lurraldean, kanpoko ibilbideko -roaming- aukerarik gabe. Zerbitzuaren kokapena Bezeroaren egoitza izango da.

    5.- Zerbitzua instalatzeko, Bezeroari autoinstalagarria den router bat emango zaio, txartel SIM instalatuta. Aipatutako ekipamenduaren kostua 332,75€ -BEZ barne- da, eta PEPEPHONE-k emango du kontratazioan. Bezeroak Internet Wireless Zerbitzuan baja ematen badu, hilabete batean itzuli beharko du aipatutako ekipamendua. Bestela, ekipamendu horren kostua kobratuko zaio.

  6. NETFLIX ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    Netflix zerbitzua Netflix International B.V. duten erakunde holandar batek ematen du, mugekotasun mugatuko entitatea. Fibra eta/edo mugikorreko tarifetan sartutako zerbitzuak Netflix https://www.pepephone.com/tarifas-netflix batera ematen ditu Pepephone.

    Zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearen barruan Netflix gozatzeko, Netflix zerbitzua aktibatu beharko duzu, e-posta eta SMS bidezko aktibazio prozesua jarraituz.

    Netflixen kontu bat baduzu, zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearekin lotu dezakezu Netflix, zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearen barruan Netflix aktibatu duzun momentutik aurrera. Netflix zure harpidetza kuota zure kontu existentea zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearekin lotu arte fakturatu egingo dizu. Zure kontu existentearen Netflix fakturazioari buruzko galdera edozein, mesedez, jarri harremanetan Netflix zuzenean.

    Zure Netflix kontu existentea zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearekin lotzen baduzu, Fibra eta/edo mugikorreko paketea amaitzen ez duzu Netflix harpidetza ezeztatuko eta, Fibra eta/edo mugikorreko paketea amaitu ondoren, Netflix zure kontuan duen ordainketa metodoa erabiliz kuota dagokionaren fakturazioa automatikoki hasiko du. Zure Netflix kontuaren xehetasunak berrikusi nahi badituzu, 'Nire Kontua' atalean sartu zaitezke Netflix webgunean.

    Zure e-posta elektronikoa partekatuko dugu Pepephone-ko fibra eta/edo mugikorreko tarifarekin Netflix sartuta, Netflix zerbitzua aktibatzeko errazteko zure fibra eta/edo mugikorreko paketearekin. Pepephone-k zure datu pertsonalak nola partekatzen dituen buruzko informazio gehiago lortzeko, bisita ezazu pribatutasun politika https://www.pepephone.com/politica-de-privacidad-usuarios. Halaber, ikus dezakezu Netflixen Pribatutasun Politika Netflix webgunean.

  7. PRIME ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    PRIME zerbitzua Amazon EU Sàrl, Amazon Media EU Sàrl eta Amazon Digital Spain SLU-k ematen dute bere App-en bidez edo url honetan: https://www.amazon.es

    Fibra eta/edo mugikorreko tarifetan PRIME sartuta dauden zerbitzuak Pepephone-k ematen ditu. https://www.pepephone.com/tarifas-amazon-prime

    Zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearen barruan PRIME gozatu ahal izateko, PRIME zerbitzua aktibatu beharko duzu, emaila eta SMS bidez zurekin harremanetan jarriko gara aktibazio prozesua azaltzeko.

    Jada baduzu AMAZON kontu bat, zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearekin asocia dezakezu PRIME-tik momentutik aurrera, PRIME zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearen barruan aktibatu ondoren. Une honetan PRIME harpidetza aktibo bat baduzu, ezin izango duzu zure PRIME kontua Pepephone bidez aktibatu, eta itxaron beharko duzu harpidetza amaitu arte Pepephone tarifetako batekin aldatzeko PRIME sartuta. Zure kontuaren PRIME fakturazioari buruzko edozein galdera egon balitz, mesedez, jarri harremanetan PRIME-rekin zuzenean.

    Zure PRIME kontuaren xehetasunak berrikusi nahi badituzu, bisita dezakezu “Nire Kontua” atalean PRIME webgunean.

    PRIME kuotaren prezioa fibra eta/edo mugikorreko tarifaren prezioan sartuko da PRIME-rekin.

    AMAZON izango da Bezeroak PRIME zerbitzuaren harpidetza egiteko AMAZON-ari eman dituen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta AMAZON-en pribatutasun politikan aurreikusita dagoenaren arabera tratatuko dira. Operatzaileak ez dio bere datu pertsonalak AMAZON-ari komunikatuko edo partekatuko, salbu PRIME zerbitzuaren exekuzioan oinarrituta kuotak ordaintzeko kudeaketa egiteko helburua duen identifikatzaile bakarra partekatzea.

  8. ZERBITZU MAX-eko BALDINTZA BEREZIAK

    Igo

    MAX zerbitzua Warner Bros. Discovery, Inc. (WBD) ematen du bere App edo https://www.max.com/es/es url-an.

    Fibra eta/edo mugikorreko tarifetan MAX sartuta dauden zerbitzuak Pepephonek ematen ditu. https://www.pepephone.com/tarifas-moviles

    Zure Fibra eta/edo mugikorreko paketearen barruan MAX gozatu ahal izateko, MAX zerbitzua aktibatu beharko duzu, e-postaz eta SMS bidez jakinaraziko dizugun aktibazio prozesuan jarraituz.

    Jada MAX kontu bat baduzu, zure Fibra eta/edo mugikorreko paketeari MAX erantsi ahal izango diozu, zure Fibra eta/edo mugikorreko paketeko MAX aktibatu duzun momentutik aurrera. Zure kontuaren MAX fakturazioarekin lotutako edozein galderarako, jar zaitez MAX-ekin zuzenean.

    Zure MAX kontuaren xehetasunak berrikusi nahi badituzu, MAX-en webgunearen “Nire Kontua” atalean ikusi ahal izango dituzu.\n\nMAX-eko kuotaren prezioa fibra eta/edo mugikorreko tarifaren prezioan sartuko da.

    WBD izango da Bezeroak MAX zerbitzuaren harpidetzarako WBD-ri emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta horiek WBD-ren pribatutasun politikan aurreikusitakoaren arabera tratatuko dira. Operatzaileak ez dio bere datu pertsonalik komunikatuko edo partekatuko WBD-rekin, salbu MAX zerbitzuaren betearazpenan oinarrituta kuoten ordainketa kudeatzeko helburuarekin partekatuko den identifikatzaile bakarrarekin.

    KATALANIERAZKO BALDINTZAK HONA HEMEN JAISTEKO

  9. PEPEPHONE TV TELEBISTA-ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    1. PEPEPHONE (PEPEMOBILE SLU) (egoitza: Parque Empresarial La Finca, Paseo del Club Deportivo 1, Edificio 8, 28223 Pozuelo de Alarcón, Madrid. Madrilgo Merkataritza Erregistroan jasoa: 24.019 liburukia, 0. liburua, 108. folioa, 8. atala, M-431409 orria, 10. inskripzioa) ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen batzaile bat da, eta PEPEPHONE TV izeneko bere produktuaren bidez batzen ditu hirugarrenen edukiak. Alderdiek Kontratuan berariaz hala jasota uzten badute izango dira aplikagarri PEPEPHONE TV Telebista Zerbitzuaren Baldintza Partikularrak, eta lotuta daukan telekomunikazio-zerbitzuaren Baldintza Orokorren osagarri gisa aplikatuko dira.

    2. PEPEPHONE TVn sartzeko, harekin bateragarria den PEPEPHONEren telekomunikazio-eskaintza bat eduki behar du kontratatuta Bezeroak, PEPEPHONEk aurrez kontrakorik adierazi ezean.

    3. PEPEPHONE TV zerbitzuak askotariko edukiak eskaintzen ditu, hala nola telebista-kanal linealak eta ez-linealak, hirugarrenen edukietarako harpidetza, SVOD zerbitzuak, bideoklub-zerbitzuak, premium paketeak, eta pakete gehigarriak edo tematikoak. Eduki horien gaia, konfigurazioa eta prezio espezifiko gehigarria (halakorik izanez gero) unean-unean jakinaraziko zaizkie bezeroei, eta hemen kontsultatu ahal izango dira: https://www.pepephone.com

    Hirugarrenen harpidetza-zerbitzuetan edo hirugarrenek eskainitako bideoklub-zerbitzuetan, hirugarren horrek bere baldintza orokorretan ezartzen dituen betebehar eta eskubideen menpe egongo dira Bezeroak.

    PEPEPHONEk bere erabakiz edo edukia merkaturatzeko eskubideak ordura arteko moduan eta helmenarekin edukitzeari utzi diolako aldatu ahal izango ditu PEPEPHONE TVn batzen dituen edukiak, kanalen, SVOD bideoen edo premium paketeen zerrenda, kanalen ordena, kopurua eta mota, eta zerbitzuaren ezaugarriak, helmena eta formatua. Kasu horretan, ohiko komunikazio-kanalen bidez emango die horren berri PEPEPHONEk Bezeroei.

    Hilero fakturatuko da zerbitzua, PEPEPHONE TV zerbitzu honi lotuta dagoen telekomunikazio-zerbitzua Kontratatzeko Baldintzetan jasotakoaren arabera. Hala ere, hilabeteren batean zerbitzua ordaintzen ez bada, PEPEPHONE TV zerbitzua blokeatuta geratuko da, eta, ordaintzen ez den arte, Bezeroak ezin izango ditu ikusi PEPEPHONE TVko, bideoklub-zerbitzuko edo PEPEPHONE TVrekin lotuta dagoen beste edozein zerbitzutako edukiak. Ordainketa egin dela egiaztatu eta 24 orduko epean berrezarriko da zerbitzua.

    4. PEPEPHONEk “Gailu batean baino gehiagotan ikusteko funtzioa” eskaintzen du. Hari esker, gehienez 5 gailutan (deskodegtzailea barne) ikusi ahal izango dituzu PEPEPHONE TVko edukiak, baldin eta zerbitzuarekin bateragarriak badira, bai hardwareari dagokionez, bai softwareari dagokionez. Bezeroek hemen ikusi ahal izango dute beharrezko aplikazioak deskargatzeko tokiari buruzko informazioa: https://www.pepephone.com

    5. Hirugarrenen edukietara harpidetuz gero, baliteke Bezeroek hirugarren horien aplikazio ofizialak deskargatu eta aktibatu behar izatea haien edukiak ikusteko. PEPEPHONE TV Zerbitzua deskodetzailerik gabeko oinarrizko modalitatean erabiltzeko, telebista-zerbitzuan sartzeko PEPEPHONEk emango dituen sarbide-gakoak erabili beharko dira.

    6. Nahiz eta PEPEPHONEk edukien kalitatea zainduko duen, ikus-entzunezko zerbitzuen batzaile gisa, eduki horien lizentziadunari soilik egokituko zaio araudia gordetzea, hala nola edukiak sailkatzearen arloko araudia eta gazte eta haurrak babestearen eta helduentzako edukiak kudeatzearen arloko betebeharrak. Hala ere, PEPEPHONEk guraso-kontroleko sistemak ditu guraso edo tutoreen ustez adingabeentzat oso egokiak ez diren eduki jakin batzuk PIN kode batekin babestuta egon daitezen.

    7. PEPEPHONE TV Zerbitzuaren kalitatearekin erlazionatutako berezitasunak. Kasu hauetan ezingo da esan Zerbitzua erabilgarri ez dagoenik: (a) sarea mantentzeko lanen ondorioz geldiarazten bada Zerbitzua; (b) Bezeroak Zerbitzuaren berezko hardware- edo software-elementuekin edo Zerbitzua behar bezala ibiltzeko beharrezko elementuekin bateraezinak diren beste batzuk erabiltzearen ondorioz eteten bada Zerbitzua; (c) PEPEPHONErena ez den sare-zatian matxurak baldin badaude; (d) Bezeroari egotz dakizkiokeen arrazoiak, ustekabea, ezinbestea, errekerimendu edo ebazpen judizial edo administratiboak, edo PEPEPHONEri egotzi ezin zaizkion beste edozein arrazoi direla medio ez badago erabilgarri Zerbitzua; (e) Bezeroaren ardurapeko linea-zatiarekin erlazionatutako arazo teknikoen ondorioz ezin bada ikusi edukia.

    8. PEPEPHONE TV Zerbitzuaren berezitasunak

    a) Zerbitzua erabiltzeko baldintzak, bezero-motaren arabera:

    Pertsona fisikoak, autonomoak, edo pertsona juridikoak, baldin eta tabernak, jatetxeak eta kafetegiak ez badira: PEPEPHONE TVko telebista-eskaintza guztiak kontratatu ahal izango dituzte, baina ezin izango dituzte erabili edozein eratan jabetza pribatukoak diren eremuetan (esaterako, bulegoetan edo erakunde juridikoen harrera-lekuetan), eta berariaz debekatuta egongo da haiek komertzialki erabiltzea eta/edo publikoki erakustea.

    Hori dela eta, berariaz debekatuta dago establezimendu publikoetan edo elkarteetan erabiltzea (adibidez, auzokideen erkidegoetan), baita telebista ez beste gailu batzuen bitartez PEPEPHONE TV Zerbitzuan sartzeko gailu baterako baino gehiagotarako sarbide-gakoak Zerbitzuaren titularra den Bezeroaren helbidean bizi den berehalako familia-nukleokoak ez diren pertsonei ezagutaraztea, mailegatzea, lagatzea edo beste nolabait eskura jartzea ere, kostubidez edo doan, sarbide-gako horiek edonola ustiatzea barne (saltzea, alokatzea, aldatzea, oparitzea, etab.), edozein helburutarako, hala nola PEPEPHONE TV Zerbitzuan legez kontra, bidegabe edo berariazko baimenik gabe sartzeko. PEPEPHONEk zuzenbidearen arabera dagozkion legezko neurri guztiak hartuko ditu bere interesak babesteko, bai Bezeroaren aurrean, bai zuzenean edo zeharka parte hartu, lagundu, ahalbidetu, zabaldu edo probetxua ateratzen duen, beste moduren batera etekina lortzen duen eta/edo horretarako aukera ematen duen beste hirugarren baten aurrean.

    PEPEPHONEk eskubidea izango du dagozkion auditoretzak egiteko, Bezeroak telebista-modalitate egokia kontratatu duela egiaztatzeko, zer motatako pertsona juridikoa den eta nola erabiltzen duen. Bestela, Bezeroa izango da edukia baimenik gabe edo oker erabiltzearen erantzule bakarra PEPEPHONEren eta hirugarrenen aurrean, eta kalte-ordaina eman beharko dio PEPEPHONEri horren ondorioz kalteren bat jasaten badu.

    Dagokion PEPEPHONE TV Zerbitzuaren modalitatea bidegabe edo iruzurrez kontratatzen bada, Zerbitzuak oker, legez kontra edo baimenik gabe erabiltzen badira, edo Zerbitzuak eta/edo gakoak jakinarazi, laga, saldu, alokatu edo komertzialki ustiatzen badira, edo beste moduren batera hirugarrenen eskura jartzen badira, kostubidez edo doan, PEPEPHONEk eskubidea izango du Zerbitzua behin betiko eteteko, eta 48 lanordu lehenago jakinaraziko dio; hori guztia nola PEPEPHONEk hala hirugarrenek pertsona horien aurka abiaraz ditzaketen ekintza zibil edo penal batzuei kalterik egin gabe.

    b) Ekipamendua:

    PEPEPHONEk Zerbitzua erabili ahal izateko beharrezko ekipamendua emango dio Bezeroari, une bakoitzean ezartzen den araubide juridikoan, Baldintza hauetan ezarritakoaren arabera. Hau izan daiteke ekipamendua:

    1. Bideratzaile bat, edo hura ordezten duen gailu bat, PEPEPHONE TV Zerbitzuarekin bateragarria.

    2. Deskodetzaile bat emango zaio Bezeroari, eta Bezeroaren telebista-hargailura konektatuko da, dagokion bideo-konexioaren bitartez. Deskodetzaile horrek ez du hartzen beste operadore batzuen seinalea. Telebista adimendunean edo beste gailu bateragarri batean erabili ahal izango du Bezeroak PEPEPHONE TV aplikazioa. Ekipamendu eta eduki bateragarriei buruzko informazioa: https://www.pepephone.com . Lagapen gisa utziko zaio deskodetzailea Bezeroari, eta, arrazoi teknikoak direla medio edo Bezeroak baja emanez gero, itzuli egin beharko da. Bezeroak gailua itzultzen ez badu, PEPEPHONEk kostua fakturatuko dio Bezeroari. Kontratuan jasota dago deskodetzailearen kostua. PEPEPHONE TV Zerbitzua erabiltzeko deskodetzaile bat ematen bada, lagapen gisa utziko da. Bezeroak baja eman eta 30 egun naturaleko epean itzuli beharko du gailua. Epe horretan itzultzen ez badu, PEPEPHONEk gailuaren zenbatekoa fakturatuko dio bezeroari; alegia, 121 €, zergak barne.

    3. Beharrezko beste gailu batzuk. Ekipamendu informatikoa eta telebista-hargailua ez dira Zerbitzuan sartzen, eta PEPEPHONEk ez ditu inoiz emango. Beraz, Bezeroak eduki beharko ditu ekipamendu horiek, eta PEPEPHONEren ekipamenduarekin bateragarriak izateko egoera teknikoan egon beharko dute. Bezeroaren etxean Zerbitzua instalatu behar bada, amaitutzat joko da bai Bezeroaren ekipamendu informatikoan bai telebista-hargailuan nabiga daitekeela eta Zerbitzuaren menua ikus daitekeela egiaztatzen denean. Gehiago ordaindu beharko da instalatzeagatik; aurretik jakinaraziko zaio zenbat Bezeroari.

    9. Iruzurraren aurkako neurriak errespetatzea:

    PEPEPHONEk eskubidea izango du Zerbitzuaren iruzurrezko erabilera edo Baldintza hauetan jasota dauden Zerbitzua emateko arauak urratzen dituen erabilera saihesteko edo antzemateko beharrezko neurri teknikoak, operatiboak edo zerbitzukoak hartzeko, arrisku edo mehatxu berrietara egokitzeko. Hortaz, Zerbitzuaren erabilera monitorizatu ahal izango du ezohiko erabilera-ereduak antzemateko, eta egiaztapen- eta autentifikazio-sistemak ezarri ahal izango ditu, baita, behar izanez gero, Zerbitzua blokeatzekoak ere, inor baimenik gabe ez sartzeko. Bezeroak Zerbitzua eta segurtasun-neurriak eguneratzeko eta iruzurraren aurkako klausulak egokitzeko baimena emango du, baita zerbitzu-iruzurra antzemateko eta blokeatzeko bidea ematen duen edozein eguneratze egiteko eta eguneratze berriak egiteko baimena ere.

    • Iruzurrez ez erabiltzea: adibidez, legez kontra, baimenik gabe edo telebista-plataforman, ekipamenduetan edo PEPEPHONE TVren beste aplikazio batzuetan iruzurra egiteko erabil daitezkeen aplikazioak deskargatzea eta erabiltzea, nahiz eta aplikazio horiek aplikazioen edozein merkatutan eskuragarri egon. Erabiltzailea izango da aplikazio horiek erabiltzearen erantzule bakarra, eta PEPEPHONEk eskubidea izango du aplikazio horietarako sarbidea blokeatzeko eta deskodetzailearen IDa edo IPTV hirugarren erakundeekin partekatzeko, indarrean dagoen araudiaren arabera eta, zehazki, datuak babesteko araudiaren arabera. Bezeroak edo baimendu gabeko hirugarrenek PEPEPHONE TV iruzurrez erabiltzen dutela antzemanez gero, PEPEPHONEk neurriak hartu ahal izango ditu, hala nola Zerbitzua berehala etetea edo ixtea, eta legezko egintza egokiak hastea.

    • Gorabeheren berri ematea: Bezeroak hitzematen du berehala jakinaraziko diola PEPEPHONEri norbaitek baimenik gabe erabiltzen badu haren PEPEPHONE TVko kontua, baita PEPEPHONE TV Zerbitzuan baimenik gabe sartzearekin erlazionatutako beste edozein gorabeheraren berri baldin badu ere. Era berean, PEPEPHONEk agintari eskudunei eta legezko hirugarrenei jakinarazi ahal izango die PEPEPHONE TV Zerbitzua baimenik gabe erabili dela.

    Gainera, Bezeroak egoki eta arduraz erabiliko du PEPEPHONE TV, Baldintza hauen arabera, eta, gailu batean baino gehiagotan ikusteko, gailu homologatuak soilik erabiliko ditu, eta behar bezala konfiguratu eta mantenduko ditu. Bezeroak ez du elementu, ekipamendu eta instalaziorik manipulatuko edo aldatuko, berak edo hirugarrenek bezero partikular gisa azken hartzaileari dagokiona ez beste kalitate batean ikusi edo erabili ahal izan dezaten PEPEPHONE TV.

    PEPEPHONE TVrako sarbidea pertsonala da; hortaz, ezin izango zaie hirugarrenei birsaldu, laga edo ustiatu, ezein eratara, PEPEPHONEren berariazko baimenik gabe.

    Kasu hauetan, PEPEPHONE ez da inola ere erantzule izango, ez zuzenean, ez zeharka, ezta modu subsidiarioan ere:

    • Ezinbesteko kausak badaude.
    • Bezeroaren ekipamenduak edo instalazioak PEPEPHONE TV erabiltzeko egokituta ez badaude.
    • Bezeroak edo hirugarrenek produktu edo zerbitzuak ematen edo eskaintzen badituzte.
    • Bezeroak edo hirugarrenek edozein motatako edukiak, informazioa edo iritziak ematen badituzte.
    • Edukiak PEPEPHONEk zuzenean prestatu edo eman ez baditu, Zerbitzuaren bidez ikusitakoak barne.
    • Operadorearen sarean gertatzen diren Zerbitzuaren matxurak, geraldiak edo etenak kudeatu behar badira.

    Bezeroak ez du erabiliko PEPEPHONE TV legez kontrako edo abusuzko helburuetarako; adibidez, hirugarren eskubideak urratzeko (hala nola jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak).

    • Edukiak, PEPEPHONEk edo hirugarrenek emandako Zerbitzuak eta ekipamendu eta/edo programa informatikoak (hala nola haien barruko fitxategiak eta dokumentuak) kaltetzea, aldatzea eta/edo baimenik gabe deskargatzea eragiten duten edo eragin dezaketen ekintzak (birusak eta antzekoak sartzea barne).
    • Iruzurrezko bitartekoen bidez web-orriak, mezu elektronikoak edo beste erabiltzaile batzuen edo hirugarrenen sistemak aldatzea edo haietan esku hartzea, haien baimenik gabe.
    • Nortasun faltsuarekin mezuak bidaltzea eta/edo edozein eratara mezuaren jatorria kamuflatzea.
    • Hartzaileek berariaz eskatu ez dituzten edo aurretik eta berariaz baimendu ez dituzten komunikazio elektronikoak bidaltzea.
    • Komunikazio elektronikoak modu masiboan eta/edo errepikakorrean bidaltzea (spama).
    • Zuzenean edo esteken bitartez argitaratzea, zabaltzea, bidaltzea, iragartzea edo banatzea honelakoak: legez kanpoko edukiak, eduki lizunak, pornografikoak, indarkeriazkoak, abusuzkoak, iraingarriak, xenofoboak, umiliagarriak, engainuzkoak, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak, jardunbide arriskutsuak, indarkeriazkoak, arriskutsuak edo osasunerako kaltegarriak eragiten edo goratzen dituztenak.

    Bezeroak hitzematen du erabilera pertsonalerako soilik erabiliko dituela Zerbitzuak eta haien bitartez ikusten dituen edukiak, baita Zerbitzua erabiltzeari esker lortutako emaitzak ere, PEPEPHONEk berariaz eta idatziz baimena eman ezean.

    Gainera, Bezeroak ez du honelakorik egingo: hirugarrenen kreditu-txartelekin ordainketak egin haien baimenik gabe; hirugarrenen banku- edo nortasun-datuak erabili Zerbitzuak kontratatzeko eta ordaintzeko; Zerbitzua eta hango edukiak pirateatu edo baimenik manipulatu.

    PEPEPHONEk zuzenbidean dagozkion legezko neurri guztiak hartuko ditu Bezeroak eta/edo hirugarrenek Baldintzetan ezarrita dagoena bete dezaten, baita bere interesak babesteko ere, bai Bezeroaren aurrean, bai zuzenean edo zeharka parte hartu, lagundu, ahalbidetu, zabaldu edo probetxua ateratzen duen, beste moduren batera etekina lortzen duen eta/edo PEPEPHONEren edo eduki-hornitzaileen eskubideak urratzea ahalbidetzen duen beste hirugarren baten aurrean.

    Baldintza hauetan ezarritako betebeharrak urratzen badira, iruzur-eredu bati erantzuten dioten jokabideak izaten badira, iruzur egiteko arrisku objektiboa edo arrazoizko presuntzioa baldin badago, Zerbitzua baimenik gabe, ohiz kanpo edo legez kontra erabiltzen dela esateko behar beste egiaztatutako arrazoiak baldin badaude (Zerbitzua helburu ez-pertsonal eta ez-partikularretarako erabiltzea barne), eta PEPEPHONEk zantzuak baditu pentsatzeko pertsona juridiko bat kontratatu duela, PEPEPHONEri ahalmena emango dio Zerbitzua berehala geldiarazteko edo eteteko, baina Bezeroak ez du ordainik jasoko, eta PEPEPHONEk bere interesak defendatzeko dagozkion gainerako ekintzak gauzatu ahal izango ditu.

    Datu pertsonalen babesa

    PEPEPHONEren Zerbitzuak emateko, Bezeroaren datu pertsonalak tratatuko dira, Baldintza Partikular hauetan eta Telebistarako Aplikazioen Pribatutasun-politikan jasotakoaren arabera. Politika hori edonoiz kontsultatu daiteke telebistarako aplikazioan bertan. Bezeroak PEPEPHONEren telekomunikazio-eskaintza bat kontratatuta daukanean, zerbitzuaren pribatutasunari buruzko Lege-baldintzak ere aplikatuko dira: https://www.pepephone.com/politica-de-privacidad-usuarios.

    Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

    Tratamenduaren arduraduna PEPEPHONE sozietatea da (PEPEMOBILE SLU. IFZa. B-85033470. Helbidea: Parque Empresarial ¨La Finca¨, Paseo del Club Deportivo, 1, Edif. 8, 28223 Pozuelo de Alarcón, Madrid). Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat atencion.lopd@pepephone.com. helbidera.

    Nondik datoz tratatzen ditugun datuak, eta zer datu tratatzen ditugu?

    Bezeroak zuzenean emandako datuak tratatzen ditu PEPEPHONEk, baita kontratu-harremanak iraun bitartean gero emandako bestelako informazioa ere. Halaber, kontratatutako produktu eta zerbitzuetatik eratorritako informazioa ere lortzen du PEPEPHONEk, hala nola PEPEPHONE zerbitzuaren, kontratatutako produktuen edo ikusitako kanalen erabilera-datuak.

    Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

    Telebista-zerbitzuak kontratatzean eta ematean tratatzen ditugun datuak telebista-zerbitzuen kontratu-harremana kudeatzeko asmoz tratatuko dira. PEPEPHONEk Bezeroen identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak tratatu ditzake kontratatutakoen antzeko produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen 21.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta deiak egiteko interes legitimoan oinarrituta. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Telebistarako Aplikazioen Pribatutasun-politika, telebistarako aplikazioan bertan eskuragarri. Bezeroak PEPEPHONEren telekomunikazio-eskaintza bat kontratatuta daukanean, baliteke beste helburu batzuetarako ere tratatzea haren datuak, zerbitzuaren pribatutasunari buruzko Lege-baldintzei jarraikiz: https://www.pepephone.com/politica-de-privacidad-usuarios PEPEPHONEk helburu jakinen baterako onespena eskatzen badu, berariaz eta dudarik gabe eskuratuko da, eta eskaera egiten denean emango da tratamenduari buruzko informazio guztia. Bezeroak aukera izango du onespena emateko edo ez emateko, baita ezeztatzeko ere.

    Zenbat denboraz tratatuko ditu PEPEPHONEk zure datuak?

    PEPEPHONEk kontserbazio-epea mugatzeko printzipioa betez tratatuko ditu Bezeroaren datu pertsonalak, datuak biltzean bete nahi izan ziren helburuak betetzeko behar besteko denboran, eta eskatutako zerbitzuak amaitu eta behar besteko denboran kontserbatuko dira datuak. Gero, behar bezala blokeatuta kontserbatu ahal izango dira, indarrean dagoen legerian ezarritako preskripzio-epeak kontuan hartuta, erreklamazio administratiboak edo judizialak egiteko edo halakoetatik defendatzeko.

    Zein dira zure eskubideak?

    Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskubidea duzula datuetara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, eramateko, tratamendua mugatzeko, ezerezteko eta aurka egiteko, bai eta une bakoitzean emandako adostasuna errebokatzeko ere.

    Eskubide horiek baliatzeko, bidali mezu bat Parque Empresarial ¨La Finca¨, Paseo del Club Deportivo, 1, Edif. 8, 28223 Pozuelo de Alarcón, Madrid posta-helbidera edo atencion.lopd@pepephone.com helbide elektronikora, edo erabili https://www.pepephone.com/politica-de-privacidad-usuarioswebguneko formularioa (“Kudeatu zure eskubideak”). Eskatutako dokumentazioa erantsi behar duzu eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat ere jar diezaiokezula, hemen: www.aepd.es.

    Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: atencion.lopd@pepephone.com.

  10. RAKUTEN ZERBITZUAREN BIDEOKLUBAREN BALDINTZA BEREZIAK

    Igo

    PEPEMOBILE SLk (aurrerantzean, “PEPEPHONE”), RAKUTEN TV EUROPE SLUren bidez (aurrerantzean, “Rakuten TV”), “Videoclub by Rakuten TV” (aurrerantzean, “Zerbitzua”) izeneko bideo-zerbitzu bat ematen dizu. Zerbitzu horren bidez, filmen katalogo zabala izango duzu eskura, erosteko edo alokatzeko, PEPEPHONE TVren webgunearen bidez (https://www.pepephone.com/) (aurrerantzean, “Ataria”) edo baimendutako gailuetan erabilgarri dauden PEPEPHONE TVren aplikazioen bidez

    Aurrerantzean, eta oro har, “Plataforma” esango zaie “Videoclub by Rakuten TV” zerbitzurako sarbidea ematen duten Atariari eta gainerako aplikazioei.

    Erabilera-baldintza hauek PEPEPHONE TVren erabiltzaileentzako Zerbitzua erabiltzeko arauak ezartzen dituzte, Plataforman sartzeko darabilten gailua edozein dela ere.

    1. ONARTZEA

    PEPEPHONE TVn erregistratuta dagoen, Plataforma erabiltzen duen eta Zerbitzuko edukia eskuratzen duen edozein pertsona da erabiltzailea (aurrerantzean, “Erabiltzailea”).

    Zerbitzuan erabilgarri dagoen edozein eduki alokatzeak eta/edo erosteak esan nahi du Erabiltzaileak osorik eta erreserbarik gabe onartzen dituela Erabilera-baldintza eta Kontratu-baldintza hauek, Pribatutasun-politika barne, Erabiltzaileak Zerbitzua erabiltzen duenean PEPEPHONEk argitaratuta daukan bertsioan, baita PEPEPHONEk erabiltzaileei jakinarazten dizkien eta Baldintza hauetan jasotakoa osatzen edo aldatzen duten abisu, erabilera-erregelamendu eta argibide guztiak ere.

    Espainiako lurraldean daudenean soilik sartu ahal izango dira Erabiltzaileak Zerbitzuan Plataformaren bidez.

    Rakuten TVk aukera izango du Erabilera-baldintza hauek edonoiz aldatzeko, legezko arrazoiengatik, arrazoi teknikoengatik, Plataforman edo araudian egindako aldaketengatik edo erabaki korporatiboengatik. PEPEPHONEk eguneratuta eduki beharko ditu Erabilera-baldintzak.

    Zerbitzuko edukiak eskuratzea (erosita edo alokatuta) kontratatzen duen bakoitzean irakurri eta onartu beharko ditu Erabiltzaileak Erabilera-baldintza hauek. Esteka honetan egongo da beti eskuragarri indarrean dagoen Erabilera-baldintzen bertsioa: https://ppph.es/informacion-legal-rakuten

    Erabiltzailea ez badago ados Erabilera-baldintzekin, Zerbitzua erabiltzeari utzi beharko dio.

    Erabiltzaileak aitortzen du hemezortzi (18) urte edo gehiago dituela eta beharrezko lege-gaitasuna duela baldintza hauek onartzeko.

    Gainera, Zerbitzuaren edozein modalitate erabiliz kontratatzen baduzu edukiak eskuratzea (erosi eta/edo alokatu), Kontratu-baldintzak aplikatuko dira, baita kontratatu duzun zerbitzu jakinari aplikagarria zaion beste edozein

    baldintza partikular ere (PEPEPHONEk kontratatzeko unean emango dio Erabiltzaileari baldintza partikular horien berri). Baldintza partikular horiek Erabilera-baldintza hauek osatuko dituzte, eta, bat ez badatoz, baldintza partikularrak nagusituko dira Erabilera-baldintza hauetan erabakitakoaren aurrean.

    2. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

    Zerbitzuan eskaintzen diren eduki guztiak (ikus-entzunezko edukiak, trailerrak, testuak, sinopsiak, argazkiak edo ilustrazioak, logotipoak, markak, grafismoak, diseinuak, interfazeak, etab.) Rakuten TVrenak dira, edo haiek erabiltzeko baimena eman diote Rakuten TVri eduki horien gaineko eskubideen titular diren hirugarrenek, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babestuta daude.

    Erabiltzaileek erabilera pribaturako soilik erabil ditzakete Zerbitzua eta Plataformaren bidez modu esklusiboan argitaratutako edukiak, eta, kasuan kasu, Kontratu-baldintzen edo aplikagarriak diren beste baldintza partikular batzuen arabera.

    Edonola ere, edukiak, ez osorik, ez partzialki, ezin dira komertzialki erabili, kopiatu, gorde, deskargatu, banatu, argitaratu, bidali edo eraldatu, ezin zaie alderantzizko ingeniaritzako ezein teknikarik aplikatu, eta ezin dira deskonpilatu; orobat, ezin dira erabili Plataformaren bidez Zerbitzuan Erabiltzaileen eskura jartzen direnez bestelako bitarteko edo prozedura batzuk edukia Rakuten TVk baimendutakoaz bestelako modu batera erabiltzeko.

    Halaber, debekatuta dago Zerbitzuan dauden edukien copyrighta edo eskubide-titularrak identifikatzen dituzten bestelako kredituak kentzea edo manipulatzea, bai eta Zerbitzuan dauden edukiek dauzkaten babeserako gailu teknikoen, aztarna digitalen edo babesteko edo informazioa gordetzeko erabiltzen den edozein mekanismo ere.

    Zerbitzuaren eta han dauden eduki guztien (ikus-entzunezkoak barne) gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak, Rakuten TVri eta haren lizentzia dutenei dagozkie.

    3. PLATAFORMA ERABILTZEKO ARAUAK

    Erabiltzaileak hitzematen du Erabilera-baldintza hauen, legearen, moralaren, oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabiliko dituela Zerbitzua eta hango eduki guztiak, eta haiek Plataformaren bidez soilik eskuratuko dituela.

    Halaber, Erabiltzaileak hitzematen du Zerbitzua helburu pertsonaletarako soilik erabiliko duela eta ez inolako helburu komertzialetarako.

    PEPEPHONE TVn erregistratzen bada eta ordainketa-metodoren bat erregistratzen badu, Erabiltzailea kontuaren titularra bada bakarrik erregistratuko da, eta/edo hautatutako ordainketa-metodoak erabiltzeko legezko eskubidea baldin badu.

    Erabiltzaileak ez du Rakuten TVri ordaintzeko metodorik erregistratu beharko, PEPEPHONEk emandako zerbitzuen hileroko fakturan kobratuko baitira zerbitzuak.

    Ez du emango PEPEPHONE TVko bere kontuko informaziorik, ezta hirugarrenekin partekatuko ere.

    Onartuko du agian muga geografikoak daudela Zerbitzua ematean, murrizketa teknikoak, lege-murrizketak eta eduki-hornitzaileenak direla bide. Baliteke Zerbitzuaren modalitateak, eduki digitala eta hura emateko modua denborarekin aldatzea, bai eta Erabiltzailearen kokapen geografikoaren arabera ere. Rakuten TVk teknologiak erabiliko ditu erabiltzaileen kokapen geografikoa egiaztatzeko. Erabiltzaileak ez du teknologiarik erabiliko kokapen hori ezkutatzeko edo simulatzeko.

    Onartuko du igortzen den edukia bistaratzeko kalitatea beharbada aldatu egingo dela erabilitako gailu-modeloaren arabera, eta faktore askok eragiten diotela, hala nola Interneten abiadurak.

    Onartuko du Zerbitzuak Interneteko konexioa behar duela. Erabiltzaileak Internet-hornitzailearekin zer kontratu duen, baliteke Erabiltzaileak datu gehigarriak ordaindu behar izatea Zerbitzua erabiltzean.

    Ez ditu urratuko Plataformaren edo hari konektatutako edozein sareren segurtasun- edo autentifikazio-neurriak, edo ez da saiatuko haiek urratzen.

    Ez du erabiliko Plataforma Rakuten TVren edo beste edozein hirugarrenen eskubideak urratzen dituen ezein modutan (jabetza intelektualeko eskubideak barne).

    Ez du ezer egingo Plataforman eskaintzen diren edukien gaineko eskubideak eta/edo babes-neurriak kudeatzeko softwarea edo informazioa aldatzeko edo ezabatzeko.

    Ez du aldatuko eta/edo erabiliko Zerbitzua erabiltzaileen pribatutasuna inbaditzea edo haiei buruzko informazio pertsonala lortzea dakarren ezein modutan.

    Baimenik gabe ez da sartuko Zerbitzuko ezein ataletan ezer pirateatuta edo faltsututa, pasahitzak lortuta edo beste edozein bide ez-legitimo erabilita.

    Ez du erabiliko aplikaziorik Rakuten TVren zerbitzuei eta/edo Zerbitzuari buruzko ezein informaziorik ateratzeko.

    Ez du inola ere ahalbidetuko, ez zuzenean, ez zeharka, hirugarrenek indarrean dauden legeak urratzea.

    Ez du argitaratuko esteken direktorioetako zerbitzurik, egile-eskubideen bidez babestutako obren komunikazio publikoa ahalbidetzen duenik (esaterako, peer-to-peer zerbitzariak, BitTorrent aztarnariak).

    Ez du ezer egingo, Zerbitzuaren funtzionamendua, Plataformako sistemak edo sareak, edo Interneteko beste erabiltzaile batzuen ekipamendu informatikoak neurririk gabe edo beharrik gabe saturatzea, beste nolabait erabilezin bihurtzea edo kaltetzea dakarrenik, edo gainerako Erabiltzaileek Rakuten TVren zerbitzuak normaltasunez erabiltzea eragozten duenik.

    Ez du erabiliko Zerbitzua birusak, kode gaiztoa edo beste programa edo fitxategi kaltegarri batzuk igortzeko, instalatzeko edo argitaratzeko, ezta difamaziozkoa, iraingarria, arrazista, oiesa, laidogarria, pornografikoa, lizuna edo mehatxatzailea den edo edonorentzat eragozgarria den bestelako materiala igortzeko, instalatzeko edo argitaratzeko ere.

    Ez du erabiliko Zerbitzua publizitate- edo sustapen-materiala igortzeko, spama, elkarren segidako mezu elektronikoak edo antzekoak barne.

    Ez du eragotziko Plataformaren bidez edo haren funtzioetako baten bidez eskura jarritako ekitaldi, lehiaketa, sustapen edo beste edozein jarduera normaltasunez garatzea; adibidez, haietan sartzeko edo parte hartzeko bidea, edo haien funtzionamendua aldatuz, edo aldatzen saiatuz, legez kanpo edo beste nolabait, haien emaitza faltsutuz, eta/edo parte hartzeko iruzurrezko metodoak erabiliz, Erabilera-baldintza hauei eraso egiten dien edo haiek urratzen dituen edozein prozedura eta/edo jardunbideren bidez.

    Ez du pirateatze-jarduerarik egingo. Erabiltzaileak onartzen du ikus-entzunezko edukiak baimenik gabe kopiatzeak eta publikoki komunikatzeak egile-eskubideak urratzen dituela eta zehapen zibil eta penalen mende dagoela. Legez kanpokoa da Erabiltzaileak baimenik gabeko ikus-entzunezko edukiak erabiltzea, oparitzea edo saltzea. Halaber, legez kanpokoa izan daiteke ikus-entzunezko edukia pirateatzen laguntzea, hura baimenik gabe eskuratzeko aukera emanez, eta debekatuta dago, Erabilera-baldintza hauen arabera.

    Rakuten TVk ez du erantzukizunik izango hirugarrenena den, jabetza intelektualeko eskubideen babespean dagoen eta eskubide horien titularrak diren hirugarren horien baimena eskatu gabe Erabiltzaileak Espazio Publikoetan argitaratu duen edukia erabili, kopiatu, banatu edo publikoki komunikatzearen ondorioz sortzen diren kalte-galeren gainean.

    Rakuten TVk aukera izango du debeku hori betetzen ez duten Erabiltzaileei Zerbitzuan sartzen ez uzteko, baita Espazio Publikoren batean ostatatutako edozein eduki alde bakarretik ezabatzeko ere, baldin eta frogatuta badago eduki horrek legezko xedapenen bat hausten duela, hirugarrenen eskubideak urratzen baditu, publizitaterako erabiltzen bada (spama) eta Rakuten TVk egokitzat jotzen badu.

    Rakuten TVk ez du kontrolatzen Espazio Publikoetan erabiltzaileek argitaratutako edukia, eta ez du bere gain hartzen eduki horiekiko inolako erantzukizunik. Horrenbestez, Rakuten TVk ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileek argitaratutako edukiaren gainean, benetan ez badaki eduki hori legez kanpokoa dela edo hirugarrenen eskubideei kalte egiten badie.

    Halaber, Erabiltzaile batek antzematen badu Zerbitzuko informazioa edo edukia okerra dela eta kalte egiten diela Plataformaren Erabilera-baldintzei edo PEPEPHONEren Pribatutasun-politikari edo Cookieen politikari, PEPEPHONEk eta Rakuten TVk eskertuko diote horren berri ematea, helbide honetara idatziz:

    Erabiltzaileen laguntza

    Rakuten TVk eskertuko die Plataforman esteka duten hirugarrenen webguneen bidez edo Plataformarako estekak dituzten webgune edo zerbitzuen bidez garatutako jarduerak legez kanpokoak direla jakiten duten Erabiltzaileei horren berri ematea Rakuten TVri, sarbide-esteka horiek desgaitu ahal izan ditzan.

    4. EZ BETETZEA.

    Erabiltzaileak ez baditu betetzen Erabilera-baldintza hauek, Kontratu-baldintzak edo Erabiltzaileak kontratatu dituen zerbitzuen arabera aplikagarriak diren beste baldintza batzuk, PEPEPHONEk eta Rakuten TVk ahalmena izango dute beharrezkotzat jotzen dituzten neurriak hartzeko, hala nola kontratatutako zerbitzua eteteko, edo arauak urratu dituen Erabiltzailearen kontua automatikoki eta aurreabisurik gabe blokeatzeko edo ixteko, aldi batez edo betiko. Kontua blokeatzen edo ixten bada, arauak urratu dituen Erabiltzaileak ez du eskubiderik izango kalte-ordainik jasotzeko.

    Era berean, Rakuten TVk jakinarazten du polizia-agintaritza eta agintaritza judizial eskudunekin harremanetan jarri eta elkarlanean jardun ahal izango duela bere garaian, antzemanez gero indarrean dagoen legeria urratu dela edo susmoa izanez gero haren plataforman delituren bat egin dela.

    5. BERMEAK

    PEPEPHONEk ahalegin guztia egiten du Zerbitzua 24 orduetan erabilgarri egoteko, eta Plataformaren segurtasuna eta kalitatea ziurtatzeko, gaur egungo egoera teknologikoaren arabera. Hala ere, Rakuten TVk ezin du bermatu Zerbitzua etengabe erabilgarri eta martxan egongo denik, Zerbitzuaren funtzionamendu normala eragotziko duen gorabehera, eten edo deskonexiorik izango ez denik, birusik edo Erabiltzaileen sistema informatikoa aldatzea eragin dezakeen beste elementurik egongo ez denik, ezta Plataforman dagoen informazioa fidagarria, erabilgarria, egiazkoa, zehatza eta egungoa denik ere, eta, beraz, Rakuten TV ez da erantzule izango egoera horietakoren bat gertatzen bada.

    Halaber, Rakuten TVk uko egiten dio Erabiltzaileek Zerbitzua Erabilera-baldintza hauetan ezarritakoa ez beste modu batera erabiltzearen ondorioz sortzen diren era guztietako kalte-galeren gaineko erantzukizunari.

    Erabiltzaileak onartzen du, Zerbitzuan sartzean, litekeena dela iraingarritzat, lizuntzat edo zentsuragarritzat joko liratekeen edukiak aurkitzea. Eskuarki, Erabiltzaileak ohartarazpen bat aurkituko du eduki digital horietan sartu aurretik.

    Erabiltzaileak badaki eta borondatez onartzen du Zerbitzua soil-soilik bere ardurapean erabiltzen duela eta Rakuten TVk ez duela inolako erantzukizunik eskainitako edukiei dagokienez.

    Hala ere, Rakuten TVk guraso-kontroleko tresna bat jartzen du erabiltzaileen eskura, kontutik zer motatako Eduki Digitalak eskuratu daitezkeen kontrolatzeko.

    Eduki-motak (generoak, azpigeneroak, kategoriak, azpikategoriak, etab.) eta deskribapenak zure erosotasunerako ematen dira, eta Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du Rakuten TVk ez duela bermatzen zehatzak direnik.

    Rakuten TVk ezin du bermatu Erabiltzaile guztiek Erabilera-baldintza hauei, legeari, moralari eta ordena publikoari jarraikiz erabiliko dutenik Zerbitzua, ezta arduraz eta zuhurtziaz erabiliko dutenik ere.

    6. OROKORRA

    Rakuten TVk eskubidea izango du bere zerbitzuen, edukien eta Zerbitzuko gainerako funtzioen aurkezpena eta konfigurazioa alde bakarretik, edozein unetan eta aurreabisurik gabe aldatzeko, baita Plataformaren bidez Zerbitzua erabiltzeko behar diren baldintzak aldatzeko ere.

    Era berean, baliteke Rakuten TVk emandako zerbitzuen ezaugarriak aldatzea, bilakaera teknikora egokitzeko; horrela, zerbitzuen aldaerak egin ahal izango dira, merkatua segmentatzeko edo zerbitzu eta/edo eduki berriak sartzeko, eta beste edozein hobekuntza tekniko ere egin ahal izango da, zerbitzu gehiago eransteko eta, ondorioz, haiek hobetzeko.

    Rakuten TVk edonoiz aldatu, utzi eta/edo eten ahal izango du zerbitzuetarako sarbidea, aldi batez edo betiko, bere ekimenez edo hirugarren batek hala eskatuta; halakorik eginez gero, aurrez jakinaraziko die Erabiltzaileei.

    Erabiltzaileek PEPEPHONE TVren Plataforman adierazitako baldintzei jarraikiz aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak edo gorabeherak Erabiltzailearentzako arreta-zerbitzuan. Erreklamazioak ebazteko, erreklamaziogilearen nortasun-proba, erreklamazioaren edukia eta zer datatan aurkeztu zen adierazi beharko dituzte erabiltzaileek.

    Klausulen goiburuek informatzeko bakarrik balio dute eta ez diote inolaz ere eragiten erabilera-baldintza hauen interpretazioari.

    Erabilera-baldintza hauetan eta Kontratu-baldintzetan edo kontratatutako zerbitzu-modalitatearen arabera aplikagarri gerta daitezkeen beste baldintza partikular batzuetan ezarritakoa bat ez badator, azken horietan jasotakoa nagusituko da.

    Rakuten TVk erabilera-baldintza hauetako edozein eskubide edo xedapen betetzen ez badu, horrek ez du esan nahiko hari uko egiten dionik, idatziz hala onartzen eta adosten ez duen bitartean.

    Edozein epaitegik, auzitegik edo aginpidea duen administrazio-erakundek erabilera-baldintza hauetatik edozein baliogabetzen edo aplikaezintzat jotzen badu, baliogabetze edo aplikatzeko debeku horrek ez die eragingo erabilera-baldintza hauetako gainerako xedapenei.

    Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeak arautzen ditu. Rakuten TVk eta erabiltzaileek Espainiaren jurisdikzio ez-esklusiboari men egingo diote, Erabilera-baldintza hauetatik edo haiei dagokienez sortzen den edozein eztabaida bukatzeko eta argitzeko, betiere lege eta jurisdikzio aplikagarriari kalterik egin gabe, legez alderdientzat erabilgarri ez badago.

    Erabiltzaileak 1706 telefonoaren bidez jar daitezke harremanetan PEPEPHONErekin.

    Rakuten TVren egoitza: C/ Badajoz, 60, 08005 Barcelona, España. IFK: B65390544. Bartzelonako Merkataritza Erregistroan jasoa: 42153 liburukia, 87. folioa, B-401956 zenbakiko orria. Rakuten TVrekin harremanetan jarri nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali behar dute erabiltzaileek ayuda@rakuten.tv helbidera.

    7. KONTRATU-BALDINTZAK

    1. Erabiltzailearen onarpena

    2. Zerbitzurako sarbidea Erregistratzea

    3. Zerbitzuaren deskribapena

    4. Konexio-ekipoak

    5. Kontratazioa eta ordainketak

    6. Bermeak eta erantzukizunak mugatzea

    7. Jabetza industriala eta intelektuala.

    8. Jurisdikzioa eta lege aplikagarria

    XFERA MOVILES SAUk (aurrerantzean, “PEPEPHONE”), RAKUTEN TV EUROPE SLUren bidez (aurrerantzean, “Rakuten TV”), “Videoclub by Rakuten TV” (aurrerantzean, “Zerbitzua”) izeneko bideo-zerbitzu bat ematen dizu. Zerbitzu horren bidez, filmen katalogo zabala izango duzu eskura, erosteko edo alokatzeko, PEPEPHONE TVren webgunearen bidez (https://www.pepephone.com/) (aurrerantzean, “Ataria”) edo baimendutako gailuetan erabilgarri dauden aplikazioen bidez.

    Aurrerantzean, eta oro har, “Plataforma” esango zaie “Videoclub by Rakuten TV” zerbitzurako sarbidea ematen duten Atariari eta gainerako aplikazioei.

    Rakuten TVren Zerbitzuak kontratatzeko baldintza hauek Zerbitzuko edukietan erregistratzeko eta haiek kontratatzeko arauak ezartzen dituzte, Zerbitzuan sartzeko erabiltzen den gailua edozein dela ere.

    Rakuten TV Sociedad unipersonal, Bartzelonako Merkataritza Erregistroan jasoa: 42.153 liburukia, 87. folioa, B-401.956 orria. IFZ: B-65390544. Egoitza: Calle Badajoz, 60, 08005 Barcelona. Rakuten TVrekin harremanetan jarri nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali behar dute Erabiltzaileek ayuda@rakuten.tv helbidera.

    10.1. Erabiltzailearen onarpena

    1.1. Rakuten TVren Zerbitzuak kontratatzeko baldintza hauek PEPEPHONE TVn erregistratzen diren Erabiltzaileentzat soilik dira aplikagarriak (aurrerantzean, “Erregistratutako erabiltzaileak”), eta Erregistratutako erabiltzaile horiek kontratatzen dituzten zerbitzu guztiei aplikatuko zaizkie.

    1.2. Erregistratzeak esan nahi du Erabiltzaileak osorik eta erreserbarik gabe onartzen dituela Plataformaren Kontratazio Baldintza hauek, Pribatutasun-politika barne, Erabiltzailea Zerbitzuan erregistratzen denean PEPEPHONEk argitaratuta daukan bertsioan, baita PEPEPHONEk Erregistratutako erabiltzaileei jakinarazten dizkien eta

    Baldintza hauetan jasotakoa osatzen duten abisu, erabilera-erregelamendu eta argibide guztiak ere.

    1.3. Zerbitzuan erabilgarri dauden edukiak kontratatzeak esan nahi du Zerbitzuaren Erabilera-baldintzak onartzen direla. Erabilera-baldintzek Baldintza hauek osatuko dituzte, eta, kontraesanik baldin badago, hauek nagusituko dira Plataformaren Erabilera-baldintzetan xedatutakoaren gainetik.

    1.4. Rakuten TVk berariaz eskubidea izango du Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza hauek aldatzeko.

    1.5. Erregistratutako erabiltzaileak arreta handiagoz irakurri nahi baditu Kontratu-baldintzak, paperean inprima ditzake, edo dokumentua formatu elektronikoan gorde.

    10.1. Zerbitzurako sarbidea Erregistratzea

    2.1. Zerbitzuan modalitateren batean sartzeko (aurrerago deskribatuko dira modalitateak), nahitaez erregistratu behar da PEPEPHONE TVn. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen: https://www.pepephone.com/ayuda.

    Era berean, zerbitzuen modalitateak kontratatu egin behar dira, eta dagokien prezioa ordaindu behar da, hori guztia Plataforman eta Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza hauetan (Kontratazioa eta ordainketak atala) zehazten den moduan.

    2.2. Plataforman erregistratu eta Zerbitzua erabiltzeko, 18 urtetik gora izan behar dira.

    2.3. Erregistratutako erabiltzaileek PEPEPHONE TVn erregistratzeko edo, gero, zerbitzuren batean sartzeko emandako datu pertsonalak Zerbitzuaren Pribatutasun-politikan xedatutakoaren arabera bildu eta tratatuko dira (jarraian dago Pribatutasun-politika). Baliteke datu pertsonal horietako batzuk Rakuten TVrekin partekatzea, Zerbitzua hobeto egokitzeko Erabiltzaileen interesetara.

    2.4. Erregistratzeko prozesuan, merkatu-kokapen espezifiko bat esleituko zaio Erregistratutako erabiltzaileari, erregistratzeko unean erabiltzailearen geolokalizazioa zein zen kontuan hartuta. Horrenbestez, esleitutako merkatu espezifikoan soilik sartu ahal izango da Erregistratutako erabiltzailea (edukia, transakzioak, etab.).

    2017ko ekainaren 14ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/1128 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, azken erabiltzailea aldi batez estatu kide batean dagoenean (hau da, azken erabiltzailea haren bizilekuari dagokiona ez beste estatu kide batean dagoenean denboraldi mugatu batez), (i) haren bizilekuari dagokion estatu kidean erosita edo alokatuta daukan programa lizentziaduna erabili ahal izango du, edo, (ii) esleitutako merkatuaren (tokia) kokapenaren ordez, egungo geolokalizazioaren merkatua (tokia) aukeratu ahal izango du. Hori aldatzeko, profil pertsonaleko Konfigurazioa atalera joan behar da. Erregistratutako erabiltzaileak profil pertsonalean kokapena aldatu ondoren, ezin izango du berriro aldatu, salbu eta aurreko kokapenera itzuli eta aldaketa berriro eskatzen duenean.

    10.3. Zerbitzuaren deskribapena

    3.1. Rakuten TVk hautatutako filmen katalogo zabala eskaintzen du Zerbitzuak. Katalogo hori aldian-aldian eguneratuko da, eta modalitate hauetakoren batean eskuratu ahal izango duzu:

    ALOKATZEA: zerbitzu honen bidez, Erregistratutako erabiltzaileak denboraldi jakin batez erabili ahal izango du streaming-eko edukia, adierazitako zenbatekoa gailu baimendu baten bitartez ordaindu ondoren (48 orduz edukiko duzu eskuragarri, alokatzen duzunetik hasita, berariaz beste denboraldi bat adierazten ez bada). Ezin izango da edukia aldi batez deskargatu.

    EROSTEA: zerbitzu honen bidez, Erregistratutako erabiltzaileak denboraldi mugagabe batez eta ikustaldi-mugarik gabe erabili ahal izango du streamingeko edukia, adierazitako zenbatekoa gailu baimendu baten bitartez ordaindu ondoren, baldin eta eskubideak oraindik Rakuten TVri badagozkio. Gainera, eduki batzuei dagokienez, Rakuten TVk haiek deskargatzeko aukera eman dezake gailu mugikor batzuetan; halakoetan, edukiaren ondoan adieraziko da zein den deskargarekin bateragarria den gailua. Rakuten TVk edukiren bat Zerbitzutik kendu behar izanez gero, Rakuten TVk aurrez jakinaraziko die eduki horiek erosi dituzten Erregistratutako erabiltzaileei, eta haiek deskargarekin bateragarria den gailu batean deskargatzeko eta kopia iraunkor bat gordetzeko aukera emango die.

    3.2. Edukien hornitzaileekin egindako kontratuak direla medio, Rakuten TVk film batzuk bakarrik eduki ahal izango ditu alokatzeko edo erosteko, baina ez bi modalitateetan.

    3.3. Rakuten TVk alokatzeko edo saltzeko eskaintzen duen edukia erreproduzitzeko, gailu bateragarriek Internetera konektatuta egon behar dute etengabe, edukia ikusten den bitartean.

    Erregistratutako erabiltzaile batek film bat alokatzen edo erosten badu Zerbitzuan, Erregistratutako erabiltzaileak dagokion aldian erabili ahal izango du edukia, kontratatutako modalitatearen arabera, “Nire alokairuak” edo “Nire erosketak” aukeraren bidez, bateragarriak diren eta Erabiltzailearen kontuarekin lotuta dauden gailuetan, alde batera utzita filma non erosi edo alokatu den.

    3.4. Rakuten TVk streamingean eskainiko du eduki guztia. Ezin da deskargatu gailuetan, baina baliteke gauzak aldatzea teknikak aurrera egin ahala.

    3.5. SD, HD edo UHD kalitatean ikusi ahal izango da Zerbitzuko edukia, zer erabilgarritasun dagoen eta Zerbitzuan sartzeko zer gailu erabiltzen den. Erregistratutako erabiltzaileak transakzio bakoitza osatu baino lehen (ALOKATZEA edo EROSTEA), Rakuten TVk jakinaraziko dio zer gailutan ikus daitekeen dagokion edukia HD edo UHD kalitatean.

    3.6. Erregistratutako erabiltzaileak HD edo UHD kalitatean ikusteko aukerarik ematen ez duen gailu baten bitartez eros/aloka dezake edukia (adibidez, PC baten bitartez), eta

    ondoren, HD (adibidez, Smart TV bat) edo UHD kalitatearekin bateragarria den beste gailu batean ikus dezake, eta alderantziz.

    3.7. Rakuten TVk eskainitako edukiren bat kontratatzen duten Erregistratutako erabiltzaileek Rakuten TVren lizentzia ez-esklusiboa eta besterenezina lortuko dute eduki horiek etxean eta pribatuki ikusteko. Lizentzia ezin da azpilizentzia gisa utzi, Espainiako lurraldera mugatuta egongo da, eta helburu ez-komertziala izango du. Kontratatutako modalitatearen araberakoa izango da lizentziaren iraupena.

    3.8. Rakuten TVk eskubidea izango du Zerbitzuaren eta haren modalitateen, edukien eta Plataformako gainerako funtzioen aurkezpena eta konfigurazioa alde bakarretik, edozein unetan eta aurreabisurik gabe aldatzeko, baita Plataformaren bidez Zerbitzua erabiltzeko behar diren baldintzak aldatzeko ere (Zerbitzua erabiltzeko, webgunean argitaratuta egon behar du, besterik ez). Rakuten TVk eskubidea du edukiak eta/edo zerbitzuak egunero eguneratzeko.

    Halaber, PEPEPHONEk eskainitako Zerbitzuaren ezaugarri eta baldintza teknikoak alda daitezke, Zerbitzua bilakaera teknikora egokitzeko. Horrenbestez, Rakuten TVk eskubidea du Zerbitzuaren ezaugarri eta baldintza teknikoak behar bestetan aldatzeko, aurreabisurik gabe, baldin eta helburua Erregistratutako erabiltzaileen esperientzia hobetzea bada. Hobekuntza horien artean, zerbitzu eta/edo eduki berriak sartzea egon daiteke, baita edozein hobekuntza tekniko egitea ere, are zerbitzu gehiago eskaintzeko edo daudenak hobetzeko.

    3.9. - PEPEPHONE gailuetan soilik erabili ahal izango da erositako eta alokatutako edukia, baldin eta erabiltzaileak Zerbitzuko kontu aktibo bat badu PEPEPHONEn. Erabiltzaileak Zerbitzua uztea eta PEPEPHONEko kontua ixtea erabakitzen badu, aurretik eskuratutako edukia ezabatu egingo da erabiltzailearen liburutegitik, eta Rakuten TVk ez du inolako erantzukizunik izango. Halaber, PEPEPHONEren eta Rakuten TVren arteko harremana amaitu eta Zerbitzua bertan behera geratzen bada, eskuratutako edukiak ezabatu egingo dira erabiltzailearen kontutik, eta Rakuten TVk ez du inolako erantzukizunik izango.

    Halaber, PEPEPHONEk eskainitako Zerbitzuaren ezaugarri eta baldintza teknikoak alda daitezke, Zerbitzua bilakaera teknikora egokitzeko. Horrenbestez, Rakuten TVk eskubidea du Zerbitzuaren ezaugarri eta baldintza teknikoak behar bestetan aldatzeko, aurreabisurik gabe, baldin eta helburua Erregistratutako erabiltzaileen esperientzia hobetzea bada. Hobekuntza horien artean, zerbitzu eta/edo eduki berriak sartzea egon daiteke, baita edozein hobekuntza tekniko egitea ere, are zerbitzu gehiago eskaintzeko edo daudenak hobetzeko.

    10.4. Konexio-ekipoak

    4.1. PEPEPHONEk eskainitako edozein zerbitzu eskuratzeko, banda zabaleko Interneteko konexioa duen gailu baimendu bat erabili behar da. Baliteke banda-zabalerak streamingaren kalitateari eragitea.

    4.2. Gailu bateragarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 4.6.1. puntuko Gailu bateragarriak atalera joan behar du Erabiltzaileak. Rakuten TVk zerrenda eguneratu ahal izango du, berak hala nahi izanez gero, eta gailuak sartu edo kendu ahal izango ditu, zerbitzuaren ezaugarri teknikoak eguneratzeko.

    4.3. Erabiltzaileak Zerbitzuan sartzeko erabiliko dituen gailuekin lotu behar du bere kontua, eta teknologia eguneratzeaz ere arduratu beharko du, Kontratazio-baldintza hauetan jasotakoaren arabera.

    4.4. Kontu bera erabiliz gero, ezin da eduki bera aldi berean gailu batean baino gehiagotan ikusi.

    4.5. Erregistratutako erabiltzaileak ezin izango du bere kontuarekin lotutako 5 gailu bateragarritan baino gehiagotan erabili Zerbitzua.

    4.6. Erregistratutako erabiltzaileak ordenagailua erabiltzen badu Zerbitzuan sartzeko, ordenagailuak Rakuten TVren edukiak ikusteko behar diren ezaugarriak badituela ziurtatu beharko du Erabiltzaileak. Hain zuzen ere, ordenagailuak gutxieneko betekizun hauek betetzen dituela egiaztatu beharko du, ordenagailua PC bat edo MAC bat izan:

    4.6.1 Gailu erabilgarriak: PEPEPHONE STB (Linux eta Android TV), telebista adimendunak (Samsung-Tizen eta LG-WebOS), arakatzaileak (Chrome eta Firefox) - Linux for Web ez da sartzen, mugikorrak (Android eta iOS), tabletak (Android eta iOS), Android TV, Fire TV, Chromecast Google Stick.

    4.7. Interneteko konexioa: Zerbitzua erabiltzeko, abiadura handiko Interneteko konexioa beharko du Erregistratutako erabiltzaileak, gutxienez 3 Mb/s-koa. Bereizmen handiko edukiak ikusteko (HD), gutxienez 6 Mb/s-ko konexioa gomendatzen da. UHD bereizmeneko edukiak ikusteko, gutxienez 25 Mb/s-ko konexioa gomendatzen da. Interneteko konexioaren kalitatea txikiagoa bada, baliteke Zerbitzuko bideoak gaizki ikustea. Garrantzitsua da beste erabiltzaile batzuk aldi berean ez aritzea Erregistratutako erabiltzailearen Interneteko konexioa modu intentsiboan erabiltzen (adibidez, beste bideo batzuk ikusten edo erreproduzitu bitartean edukiak deskargatzen).

    4.8. Rakuten TVk Widevine eta PlayReady erabiltzen ditu eskubideak digitalki kudeatzeko (DRM) sistema gisa, bere ikus-entzunezko edukiak babesteko.

    10.5. Kontratazioa eta ordainketak

    5.1. Erregistratutako erabiltzaileak gorago zehaztutako modalitate ez-doakoetako edozeinetan kontratatu ditzake edukiak, kasuan kasu Plataforman adierazitako urratsei jarraituz.

    Erregistratutako erabiltzaileak Zerbitzuaren modalitate bat kontratatzea erabaki duenean, ALOKATU edo EROSI nahi duen hautatu beharko du, dagokion botoian klik eginez.

    5.2. “Videoclub by Rakuten TV” izeneko Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza hauek edukiak kontratatzeko unean onartuko ditu Erregistratutako erabiltzaileak. 1.4. klausularen arabera, Baldintza hauek edo haien edozein eguneratze aplikatuko dira Zerbitzua kontratatzean, eta Rakuten TVren edozein zerbitzu ez-doako kontratatzen duen bakoitzean onartu beharko ditu Erregistratutako erabiltzaileak.

    5.3. Edukietako batzuk ikusteko, zerbait ordaindu behar da. Eduki, modalitate eta SD, HD edo UHD kalitate bakoitzari aplikagarria zaion prezioa Plataforman sartzean adierazitakoa izango da. Plataforman adierazitako prezioek BEZ (balio erantsiaren gaineko zerga) aplikagarria barne hartzen dute.

    5.4. PEPEPHONE zerbitzuen hileroko fakturaren bidez ordainduko da kontratatutako modalitatea.

    Edozein arrazoi dela medio PEPEPHONEk ezin badu ezer kobratu, kontratazio-prozesua amaitu ez dela ulertuko da, eta PEPEPHONEk ezin izango du kontratatutako edukia ikusten utzi.

    5.5. Transakzio-zerbitzuetako edozein kontratatzen amaitutakoan, kontratatutako edukiaren frogagiria bidaliko dio PEPEPHONEk bezeroari, PEPEPHONE zerbitzuen hileroko fakturaren bitartez.

    5.6. Edukia alokatu edo erosi duen erregistratutako erabiltzaileak ezin izango du transakzioa baliogabetu, erositako edo alokatutako edukia ikusten hasi bada, edo “ERREPRODUZITU” edo “IKUSI” sakatu eta 15 minutu igaro badira.

    Erregistratutako erabiltzaileak paragrafo honetan ezarritakoaren arabera jakinarazi badu jada ez duela zerbitzu bat nahi, PEPEPHONEk zerbitzu horren zenbatekoa itzuliko du.

    Aurrekoa gorabehera, edukia ALOKATZEAN erabiltzaileak 48 ordu dituenez hura ikusten hasteko, kontratua egiten denetik 48 ordu horiek igaro arte egikaritu ahal izango du Erregistratutako erabiltzaileak atzera egiteko eskubidea. Inola ere ez dira emango 48 ordu baino gehiago kontratatutako edukia ikusteko.

    Edukia ikusteko aukeratutako modalitatea edozein dela ere, “Ikusi” (Play) hautatuz zerbitzuak erabiltzeko berariazko onespena ematen duten unean bertan galduko dute Erregistratutako erabiltzaileek atzera egiteko eskubidea.

    5.7. Erregistratutako erabiltzaileak hitzematen du legez erabiliko dituela zerbitzuak, Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintzen eta Zerbitzua eta Plataforma Erabiltzeko Baldintzen arabera, indarreko legeria urratu gabe eta hirugarrenen eskubide eta interesei kalte egin gabe.

    5.8. Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintzak edo Zerbitzua edo Plataforma Erabiltzeko Baldintzak urratzen badira, bertan behera utzi ahal izango dira Erregistratutako erabiltzaileak kontratatutako zerbitzuak, aurreabisua bidali beharrik gabe eta inolako kalte-ordainik eman beharrik gabe.

    10.6. Bermeak eta erantzukizunak mugatzea

    6.1. PEPEPHONEk eta Rakuten TVk hitzematen dute ahalegin guztia egingo dutela Zerbitzuan agertzen diren edukietan akatsak saihesteko. Edonola ere, Rakuten TVk ez du erantzukizunik izango Plataformako edukietan akatsen bat baldin badago, Rakuten TVrekin zerikusirik ez duten faktoreen ondoriozkoak badira eta hari egotzi ezin bazaizkio.

    6.2. PEPEPHONE eta Rakuten TV ahalegintzen dira Plataforma eguneko 24 orduetan erabilgarri egon dadin ziurtatzen, eta Plataformaren segurtasuna eta kalitatea bat datoz teknologiaren egungo egoerarekin. Hala ere, Rakuten TVk ez du bermatzen Plataformak eta zerbitzariak beti behar bezala funtzionatuko dutenik, ezta birusik izango ez dutenik ere, eta ez du erantzukizunik izango kalte-galerak baldin badaude

    Rakuten TVrekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan interferentziak, omisioak, etenak, birus informatikoak, matxura telefonikoak edo deskonexioak izan direlako, ezta telefono-lineetako hutsen edo Interneteko sistemako edo beste sistema batzuetako gainkargen ondorioz sistema elektroniko honetan atzerapenak edo blokeoak daudelako ere. Rakuten-ek ez du hartuko erantzukizunik egoera horietan.

    10.7. Jabetza intelektuala eta industriala

    7.1. Zerbitzuan eskaintzen diren eduki guztiak (ikus-entzunezko edukiak, trailerrak, testuak, sinopsiak, argazkiak edo ilustrazioak, logotipoak, markak, grafismoak, diseinuak, interfazeak, etab.) Rakuten TVrenak dira, edo haiek erabiltzeko baimena eman diote Rakuten TVri eduki horien gaineko eskubideen titular diren hirugarrenek, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babestuta daude.

    7.2. Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza hauek berariaz emandako eskubideak izan ezik, Rakuten TVrenak eta haren lizentzia dutenenak dira Plataformaren, zerbitzuaren eta edukien gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko gainerako eskubideak.


    10.8. Jurisdikzioa eta lege aplikagarria

    Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeak arautzen ditu.

    Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza hauek interpretatzean edo aplikatzean gatazka edo desadostasunen bat sortzen bada, jurisdikzio eskudunaren arloan aplikagarria den lege-araudiak ezartzen dituen epaitegi eta auzitegiek izango dute auziaren berri. Azken kontsumitzaileak direnez, betebeharra non betetzen den edo kontsumitzailea non bizi den hartzen da kontua jurisdikzio eskuduna zehazteko. Edonola ere, Erabiltzaileak bere mugapeko Kontsumoko Arbitraje Batzordera jo ahal izango du.

    EBren 524/2013 Erregelamenduaren arabera, Erregistratutako erabiltzaileek Europar Batasuneko herrialde batean kontratatzen badituzte gure zerbitzuak, auzitegietatik kanpo saia daitezke gatazka konpontzen, auziak sarean ebazteko EBren plataforma erabiliz (http://ec.europa.eu/consumers/odr/).

2023ko abuztutik daude indarrean baldintzok.